L. Susan Brown
L. Susan Brown, 1959an Kanadan jaiotako idazle eta anarkismoaren eta feminismoaren ideologoa da. Bere burua aldi berean anarkokomunista eta indibidualista bezala definitu du. Bere liburu ezagunena The Politics of Individualism: Liberalism, Liberal Feminism and Anarchism (1993) dugu. Lan horretan liberalismoa eta anarkismoa oinarri antzekoak dituztela, dotrina amankomun bat dutela esaten du. Liburu horretatik at anarkismoari eta feminismoari buruzko artikulu asko argitaratu ditu. Gaur egun Toronton (Ontario) bizi da eta Torontoko Unibertsitatearen doktorea da.[1]
L. Susan Brown | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kanada, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta anarcha-feminist (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://theanarchistlibrary.org/library/l-susan-brown-does-work-really-work Egileari buruzko hasierako azalpena.
Bibliografia
aldatu- The Politics of Individualism: Liberalism, Liberal Feminism and Anarchism. Montreal: Black Rose, 1993.