Yahya al-Mutali
Yahya ibn Ali ibn Hammud al-Mutali (arabieraz: المعتلي يحي بن علي) Kordobako bederatzigarren kalifa izan zen. Banu Hammud leinuko hirugarrena eta azkena, 1021 eta 1023 artean eta 1025 eta 1026 artean gobernatu zuen.[1][2]
Yahya al-Mutali | |||||
---|---|---|---|---|---|
1025eko azaroaren 9a - 1026ko ekainaren 19a ← Muhammad III.a - Hisham III.a →
1021eko abuztuaren 13a - 1023ko otsailaren 6a ← Al-Qasim al-Mamun - Al-Qasim al-Mamun → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 995 | ||||
Herrialdea | Al Andalus | ||||
Heriotza | Carmona, 1035 (39/40 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Ali ibn Hammud al-Nasir | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Hammuditarrak | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Biografia
aldatuAli ibn Hammud al-Nasir kalifaren semea, ez zuen Al-Qasim al-Mamun bere osaba kalifatzat ezagutu. 1021ean Ceutako valia zen, aitarengatik jarauntsi zuena. Orduan, bereberrez osaturiko armada bat egin eta Málagan itsasoratu zen.
Yahya Kordobara heltzekotan zegoela, Al-Qasim ihes egin eta Sevillan babestu zen. Yahya al-Mutali kalifa izendatu zuten eta "al-Mutali bi-llah" (Alahk jaso duena) izenondoa hautatu zuen.
Urtebete baino pixka bat gehiagoz bi kalifa izan ziren: Kordobakoa eta Sevillakoa. Hala ere, Yahyak ezin zuen hiriburuko etengabeko matxinadak gelditu eta 1023ko otsailean Kordobatik ihes egin eta Al-Qasimen bidea ireki zuen. Urte bereko abuztuan kordobarrak, Al-Qasimen gobernu txarra zela eta, berriro matxinatu eta Al-Qasim Jerezen babestu behar izan zen.
Baina Yahya al-Muhtalek ez zuen tronua berreskuratu, omeiatarren aldekoek Abd ar-Rahman V.a eta Muhammad III.a kalifa hautatu baitzituzten. Tartean Yahya al-Muthal hammuditarrak Málagan finkatu eta Al-Qasim osaba atxilotu eta erail zuen.
1025ean, Muhammad III.a kalifak Yahya Kordoba konkistatzeko armada bat eraiki zuela jakin eta hiriburutik ihes egin zuen. Irailaren 9an hiriburuan sartu eta kalifaren titulua aldarrikatu zuen. Baina toki segurua ez zenez, Abu Jafar Ahmad ibn Musa bisir izendatu zuen eta Yahya Málagan babestu zen.
Kordoban matxinadak etengabekoak ziren eta 1026ko ekainean kordobarrek bisirra egotzi eta Hisham III.a omeiatarra hautatu zuten kalifa.
Tronua galdu ondoren, Yahya al-Mutali Málagan lekukotu eta Málagako taifa sortu zuen, Rayya (Málaga) eta al-Yazirat (Algeciras) korak batuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale. II, 477–515 or..
- ↑ Hottinger, Arnold. (2005). Die Mauren. Arabische Kultur in Spanien. Munich: Wilhelm Fink ISBN 3-7705-3075-6..
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |