Alternatiba (alderdia)
Alternatiba 2008an sortutako Hego Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiar, antikapitalista eta soberanista bat da. Ezker Batuko (EB) Alternatiba Eraikitzen korrontean du jatorria, eta bere kiderik ezagunena EBko Oskar Matute legebiltzarkide ohia da. EH Bildu eta Amaiur koalizioen parte da.
Alternatiba | |
---|---|
Bozeramailea | Oskar Matute |
Sorrera | 20081 |
Egoitza nagusia | Bilbo |
Ideologia politikoa | Ezkerra, sozialismoa, internazionalismoa, soberanismoa, antikapitalismoa, ekologismoa, feminismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Eusko Legebiltzarrean 2 / 75 |
www.alternatiba.net | |
1 Ezker Batua-Berdeaken eszisioa |
Historia
aldatuAlderdia 2009ko apirilaren 29an eman zen ezagutzera.[1] Bertan, Ezker Batuko afiliazioaren %15 inguruk -200 bat kidek- alderdia utzi eta Alternatiba sortzea erabaki zutela jakinarazi zuten, EB barruan "ezin zituztelako euren helburuak lortu". Horien artean, Euskal Herrian ezker antikapitalistako polo indartsu bat sortzea azpimarratu zuten.[2] Ezker Gogoa Zutiketik banatutako taldea Alternatibaren barnean dago.[3].
2011ko urtarrilean Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak Euskal Herria ezkerretik akordioa hitzartu zuten. 2011ko udal eta foru hauteskundeetara Eusko Alkartasuna eta hainbat independenterekin batera Bildu koalizioa sortu zuen. 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretara Amaiurren baitan aurkeztu zen, ezker abertzalea, Aralar eta Eusko Alkartasunarekin batera. Koalizio horrek 7 diputatu eta 3 senatari lortu zituen.
2015ean Zutiken disoluziotik sortutako Gorripidea alderdi antikapitalistako hamarnaka militante Alternatiban integratu ziren, haien artean bozeramaile izandako Joxe Iriarte. [4]
Ordezkapena erakundeetan
aldatu2007-2011 legegintzaldian
aldatuEzker Batuarekin zatiketa izan ostean, Alternatibak ordezkaritza hau zuen:
- Bizkaiko Batzar Nagusiak: batzarkide 1
- Gipuzkoako Batzar Nagusiak: 2 batzarkide
- Donostiako Udala: Udal gobernu koalizioa Aralar eta PSE-EErekin.
2011-2015 legegintzaldian
aldatuAlternatiba Bilduren, Amaiurren eta EH Bilduren parte da 2011tik. Eusko Legebiltzarrean bi eserleku zituen (Oskar Matute eta Diana Urrea), EH Bilduko talde barruan.
2012tik Alternatibak Bizkaiko Lanestosako udala gidatzen du, eta azken bi urteetan han egin du Batzar Nazionala.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EBko kritikoek Alternatiba alderdi berria osatzea erabaki dute, Gara, 2009ko apirilaren 30a.
- ↑ Alternatibak eta Ezker Gogoak erakunde berria sortzeko bilera egin dute[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009ko azaroaren 1a.
- ↑ (Gaztelaniaz) Matute busca que su 'polo anticapitalista' "plante cara" al nuevo Gobierno, El País, 2009ko uztailaren 7a
- ↑ (Gaztelaniaz) Militantes significativos de Gorripidea se integran en Alternatiba», El País, 2015ko otsailaren 10a.