Awadhiera
Awadhi hizkuntza edo Awadhiera Indiako iparraldean hitz egiten den Indo-ariar adarreko ekialdeko indiar hizkuntza da. Gaur egungo Uttar Pradesh eskualdeko Awadh eskualdean hitz egiten da batez ere.[1]
Awadhiera | |
---|---|
अवधी | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 22.000.000 (2007) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) Eastern Hindi (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Devanagaria |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | awa |
ISO 639-3 | awa |
Ethnologue | awa |
Glottolog | awad1243 |
Wikipedia | awa |
IETF | awa |
Historia
aldatuBraj Basha hizkuntzarekin batera, asko erabili zen literaturako hizkuntza gisa XIX. mendean Hindustaneraren estandarra lekuz aldatu aurretik. Hain zuzen ere, dialekto edo mintzaira multzo bertsua hitz egiten zen India iparraldeko Ganges arroaren parte handi batean, baina Delhi hiriburuko aldaera gailendu zen hindiera bilakatuz, besteak beste britainiar agintearen bultzadaz[2].
Izenak
aldatuAwadh izena Ayodhyari lotuta dago, antzinako hiriari, alegia, Rama jainko hinduaren aberriari.
Awadhieraren izen alternatiboak dira: Oudhi edo Oudhera, Awadh eskualdea Oudh idazten baitzuten britainiarrek; Baiswari (Baiswara erregioaren izenetik eratorria), baita Purbi edo, "ekialdera" nolabait anbiguoki, eta Kοsali, Kosala erreinu zaharraren izenetik.
Awadhiera batez ere Uttar Pradesh zentroa hartzen duen Awadh eskualdean hitz egiten da. Mendebaldean, mendebaldeko Hindierak mugatzen du, bereziki Kannauji eta Bundeli hizkuntza aldaerek, eta ekialdean biharieraren Bhojpuri dialektoak. Iparraldean, Nepalek eta nepalerak mugatzen du, eta hegoaldean, Bagheliera deritzonak, Awadhieraren antz handia duenak.
Hedapena
aldatuAwadhiera honako barrutietako hizkuntza da::
Ekialdeko parteetan, awadhierak bere forma aldatzen du, eta termino berezi bat dago, "Ekialdeko Awadhiera Estandar" dialektorako, zeinak bhojpurieraren ukituak dituen. Dialekto horretan, honako barrutiak sartzen dira:
- Ayodhya
- Ambedkar Nagar
- Allahabad
- Jaunpur
- Sultanpur
- Pratapgarh
- Gonda
- Bastia
- Siddharthnagarko mendebaldeko zatiak
- Kaushambi
- Mirznik
- Gyanpur
Beste herrialdeetan
aldatuAwadhiera Nepalgo bi probintziatan hitz egiten da, Lumbini eta Sudurpaschim probintzietan.[3] Indiarren diasporan, Karibeko komunitate batzuek hitz egiten dute, baina batez ere Fijiko indiarrek.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:0
izeneko erreferentziarako - ↑ Mohan, Peggy. (2021). Wanderers, kings, merchants : the story of India through its languages. ISBN 978-93-90914-84-5. PMC 1273718324. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ «Awadhi» Ethnologue.