Bon
Bon Tibeteko budismoaren aurretiko erlijioa da. Tibeten eta Himalaiatik Mongoliara bitarteko lurraldeetan oro har, VII. mendean hedatu zen budismoa, Srong tsan ganpo erregearen eraginez. Sortzailea gSen-rabs-mi-bo izan zen. Erlijio honen jarraitzaileei bonpo deitzen zaie. Bonpoen arabera, Kuntu-Bzan-po da jainko nagusia. Jainko horrek gauza guztiak ore likatsu batetik eta izaki bizidunak arrautza batetik sortu zituen. Beste hainbat jainko ere gurtzen dituzte erlijio honen jarraitzaileek, hainbat jatorri dituztenak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.