Colima
Colima Mexiko erdi-mendebaldeko estatu federala da. Iparraldean eta ekialdean Jaliscorekin du muga, hegoaldean Michoacánekin, eta mendebaldean Ozeano Barearekin. 5.625 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 650.555 biztanle zituen.[1] Hiriburua Colima da; aipagarriak dira Manzanillo portu-hiria eta Tecomán ere.
Colima | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Colima |
Gobernadorea | José Ignacio Peralta Sanchez PRI |
Laburdura | Col. |
Diputatuak | 7 |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°06′N 103°54′W / 19.1°N 103.9°W |
Azalera | 5.625 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 650.555 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 115.65 bizt/km² |
http://www.colima-estado.gob.mx/2016/ |
Udalerriak
aldatu
Ekonomia
aldatuAzukre kanabera, tabakoa eta kimika industria garrantzi handikoak dira.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
aldatu