Erfurt
Erfurt (alemanez ˈɛʁfʊʁt ahoskatua)[1]Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua. 196.500 biztanle ditu. Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen.
Erfurt Erfurt | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Turingia | ||||||||||
Alkatea | Andreas Horn (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Erfurt | ||||||||||
Jatorrizko izena | Erfurt | ||||||||||
Posta kodea | 99084, 99085, 99086, 99087, 99089, 99090, 99091, 99092, 99094, 99095, 99096, 99097, 99098 eta 99099 | ||||||||||
Udalerri kodea | 16051000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°58′41″N 11°01′44″E / 50.9781°N 11.0289°E | ||||||||||
Azalera | 269,91 km² | ||||||||||
Altuera | 194 m | ||||||||||
Mugakideak | Weimarer Land (en) , Ilm-Kreis (en) , Gotha barrutia eta Sömmerda (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 215.675 (2023ko abenduaren 31) 215.675 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2000)/(1990)/(1980)/(1970)/(1960)/(1950)/(1925)/(1811)/(1802)/(1798)/(1792)/(1782)/(1777)/(1758)/(1750)/(1740)/(1710)/(1684)/(1682)/(1664)/(1661)/(1632)/(1624)/(1620)/(1569 (egutegi gregorianoa))/(1511 (egutegi gregorianoa))/(1493 (egutegi gregorianoa)) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 799 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 742 | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 361, 36208, 36202, 36203, 36204 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Vilnius, Győr, Kalisz, Mainz, Lille, Shawnee, San Miguel de Tucumán, Lovetx, Haifa, Xuzhou, Kati, Piacenza eta Lovech (en) | ||||||||||
Matrikula | EF , L eta LF | ||||||||||
erfurt.de |
Historia
aldatuErfurt antzinatik populatua izan da. Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira. 480 urtearen inguruan Turingiarrak (antzinako germaniar leinua) bizi ziren bertan. hauek eman zioten izena ingurune guztiari, gerora Turingiako estatua izango zenari.
742. urtean San Bonifaziok Zakarias aita santuari Erphesfurt-en apezpikutegi bat sortzeko eskatu zion. Hau da hiriaren lehenengo aipamena. Gera ibaiaren bihurgune batean kokaturik egotean berehala merkatal herri garrantzitsua bihurtu zen eta Hansa Ligan sartu zen XV. mendean. Unibertsitatea ere sortu zen 1392an. Unibertsitateko ikasle famatuena Martin Luther izan zen.
1802an Prusiaren esku gelditu zen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek hiria hartu zuten. 1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.
Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen baina kalte handirik ez zeukan 1945ean estatubatuarrek hiria berenganatu zutenean. Sobietar Batasunak kontrolaturiko Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen, Turingia estatu osoarekin batera. 1970an Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniako kantzilerrak ziren Willi Stoph eta Willy Brandt bertan elkartu ziren banaketaren ondoren lehenengo aldiz. 1990an Alemania bateratzean Turingiako hiriburu bihurtu zen.
2002an Erfurteko sarraskia gertatu zen. Ikasle ohi batek tiroz 17 pertsona hil zituen, 13 irakasle tartean.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Erfurt (1981–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.3 | 3.3 | 8.0 | 13.1 | 17.7 | 20.4 | 23.2 | 23.1 | 18.4 | 13.1 | 6.9 | 2.9 | 12.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.1 | -2.9 | 0.3 | 3.3 | 7.5 | 10.4 | 12.5 | 12.3 | 9.1 | 5.4 | 1.4 | -2.0 | 4.5 |
Euria (mm) | 24.1 | 25.5 | 39.1 | 42.1 | 63.9 | 57.1 | 72.8 | 54.4 | 46.8 | 34.7 | 43.4 | 35.1 | 539 |
Eguzki orduak | 60.9 | 79.2 | 118.3 | 173.0 | 211.0 | 209.2 | 223.4 | 208.6 | 153.4 | 117.2 | 60.5 | 44.6 | 1659.3 |
Iturria: Météoclimat |
Demografia
aldatu
|
|
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- Erfurteko katedrala (alemanez: Mariendom): Andre Mariaren ohorezko katedrala XIV mendean eraiki zen, VIII mendeko kapera zegoen tokian eraikia. Eliza gotikoa da.
- Severikirche eliza: Katedralaren ondoan dagoen eliza hau 1280an eriki zen San Severoren hilobiaren inguruan.
- Petersberg zitadela: Erfurteko gotorlekua da.
- Krämerbrücke zubia: Gera ibaiaren gainean eraiki zen zubia 1325ean harriz berreraiki zuten. 8 metrotako zabalera eta 120 metrotako luzera dauka. Berezitasun nabarmenena gainean etxeak izatea da. Gaur egun Europako etxedun zubi luzeena da.
- Agustindarren monasterioa (alemanez: Augustinerkloster): Martin Luther bertan bizi izan zen 1505 eta 1511 artean.
- Sinagoga Zaharra, egun museoa dena.
Hiritar ezagunak
aldatu- Eckhart Maisua (1260-1328), teologo mistikoa
- Johann Jakob Bernhardi (1774-1850), mediku eta botanikaria
- Max Weber (1864-1920), soziologo eta ekonomialaria
Iruditegia
aldatu-
Mariendom katedrala eta Severikirche eliza.
-
Hiriaren ikuspegia.
-
Udaletxea.
-
Antzokia.
Hiri senidetuak
aldatuErfurt ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Alemanez) Mangold, Max. (2005). Das Aussprachewörterbuch. Mannheim, Leipzig, Viena, Zürich: Duden Verlag, 311 or. ISBN 978-3-411-04066-7..
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Alemanez) Erfurt, antzinako erroldak
- ↑ (Alemanez) Turingiako Land, estistika ofizialak
Kanpo estekak
aldatu- Erfurteko Udalaren webgune ofiziala (Alemanez) (Ingelesez)