Errizosfera
Errizosfera landareen sustraien inguruan dagoen lurzoruari deritzo. Eremu horretan bizidun ugari daude, batez ere mikroorganismoak [1]. Landareen sustraiek bakterioen eta onddoen hazkuntza areagotzen duten hainbat substantzia jariatzen dituzte (gluzidoak, proteinak, bitaminak...), eta protozoo eta nematodoak ere bertan kopuru handietan daude, bakterioz elikatzen baitira.
Nahiz eta errizosferan mikrobioak ez izan mikorrizak bezain lotuak fisikoki sustraietara, eragin handia dute landareen hazkuntzan [2]. Bestalde, errizosferaren mikrobioek landareen sustraiak infektatzen dituzten onddo patogenoen kolonizazioa eragozten dute.
Oso ugariak dira errizosferan dauden mikrobio motak. Bakterioen artean, Rhizobium da azpimarratzeko modukoa, landare lekadunekin sinbiosi egin eta nitrogenoaren finkapena burutzen duena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ zt hiztegia, Elhuyar
- ↑ Ingraham, J. eta Ingraham, C. Introducción a la Microbiología vol. 2, Ed. Reverté, 710 orr.