Hipoklorito

konposatu kimiko

Hipoklorito deritze bai azido hipoklorosoaren anioiari ( ClO) baita horren gatzei ere[1]. Azido hipoklorosoaren esterrei ere hipoklorito esaten zaie, adibidez, tert-butil hipokloritoa.

Hipoklorito
Formula kimikoaClO⁻
SMILES kanonikoa[O-Cl&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[O-Cl 3D eredua]
Konposizioaoxigeno eta kloro
Azido konjokatuaazido hipokloroso
Motamonoanioi eta chlorine oxoanion (en) Itzuli
Masa molekularra50,964 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyWQYVRQLZKVEZGA-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia14380-61-1
ChemSpider55632
PubChem61739
Gmelin29222
ChEBI682
NBE zenbakia3212
EC zenbakia807-894-9
ECHA100.235.795
RxNorm1483317
UNIIT5UM7HB19N

Hipoklorito puru gehienak ez-egonkorrak izaten dira eta, ondorioz, ur-disoluziotan maneatzen dira. Beren aplikazio nagusia desinfektatzaile[2] eta dekoloratzaile[3] moduan eta uraren tratamenduan izaten da. Etxeko lixiba sodio hipokloritozko disoluzioa da. Halaber, klorazio eta oxidazio erreakzioetan ere usatzen dira.

Prestakuntza

aldatu

Hipoklorito-gatzak

aldatu

Hipokloritoak kloroa eta metal hidroxidoak uretan erreakzionarazten prestatzen dira. Kloroak (0 oxidazio-egoera) dismutazioa pairatzen du kloruro ioia (-1 oxidazio-egoera) eta hipoklorito ioia (+1 oxidazio-egoera) eratuz. Giro-tenperaturan egin behar erreakzioa kloratoak eratzea nahi ez bada.

Cl2 + 2 NaOH → NaCl + NaClO + H2O
2 Cl2 + 2 Ca(OH)2 → CaCl2 + Ca(ClO)2 + 2 H2O

Sodio hipokloritoa elektrokimikoki ere ekoizten da. Gatzuna elektrolizatzen da kloroa eratzeko zeinek dismutazioa pairatzen duen. Baldintza ez-azidoetan egin behar da erreakzioa kloroa disoluziotik burbuila moduan ihes egin dezan ebitatzeko.

 
Tert-butil hipokloritoa

Hipoklorito-esterrak

aldatu

Hipoklorito-esterrak alkoholetatik abiatuz prestatzen dira hainbat erreaktibo baliatuz: kloroa, azido hipoklorosoa, dikloro monoxidoa eta hipoklorito-gatzak[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  2. Zientzia, Elhuyar. (2008-12-01). «Lixibaren sekretua» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  3. Maider, Etxaide. (1998-03-01). «Kloroaren ordezkapena paper-zuriketaren prozesuan» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  4. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu