Kuwaiten inbasioa
Kuwaiten inbasioa Saddam Husseinen Irakek Kuwaiteko Estatuaren aurka egindako operazio militarra izan zen, 1990eko abuztuaren 2tik 4ra egindakoa. Irakek militarki okupatu zuen herrialdea hurrengo zazpi hilabeteetan. Inbasioa nazioartean kondenatu zuten, eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Iraki kuwaitar lurraldetik erretiratzeko eskatuz hainbat ebazpen eman zituen. Hala ere, Irakeko armadak Kuwait okupatzen jarraitu zuen eta NBEko Segurtasun Kontseiluaren agindu guztiak desafiatu zituen. Hasiera batean "Kuwaiteko Errepublika" estatu-txotxongilo gisa ezarri ondoren, 1990eko abuztuaren 28an Irakek herrialde osoa bereganatu zuen; Kuwaiteko iparraldea Saddamiyat al-Mitlako barruti bihurtu zen eta egungo Basorako probintziarekin bat egin zuen, Kuwaiteko hegoaldea Kuwaiteko gobernazio berria bihurtu zen bitartean. 1990eko azaroan, NBEko Segurtasun Kontseiluaren 678 Ebazpenak ultimatum bat eman zion ofizialki Iraki 1991ko urtarrilaren 15a baino lehen baldintzarik gabe erretiratzeko edo, bestela, kuwaitar lurraldetik "beharrezko baliabide guztiak" erabiliz erretiratuko zen. Irakekin gerra izango zela aurreikusita, NBEko Segurtasun Kontseiluak Estatu Batuek zuzendutako koalizio militar bat eratzea baimendu zuen.
Kuwaiten inbasioa | |||
---|---|---|---|
T-72 irakiar tankeak Kuwait hirian. | |||
Data | 1990eko abuztuaren 2a - 4 | ||
Lekua | Kuwait | ||
Emaitza | Irakiarren inbasioa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Bat-bateko inbasio hori hainbat gatazka ekonomikok eta lurralde-gatazkek eragin zuten, eta, horren ondorioz, Jaber III.a emirra boteretik kendu eta Kuwaiteko Errepublika aldarrikatu zuten, aste batzuk geroago anexionatuko zutena. Honek nazioarteko gaitzespena ekarri zuen, eta Golkoko Gerraren casus bellia da, 1991ko hasieran nazioartera zabalduko dena Basamortuko Ekaitza Operazioa abiarazita. Kuwait askatu egingo zuten, baina erretiratzearen ondoren irakiarrek petrolio-putzuak erre egingo zituzten.
Aurrekariak
aldatuFinantza-zorra
aldatu1980ko hamarkadako Iran-Irak Gerran, Kuwaiteko Emirerria, 1979ko Iraultza Islamikoaren mehatxupean zegoena, Irakeko aliatu eta sostengu ekonomiko nagusi bihurtu zen. Kuwaitarren laguntza ekonomiko eskergek Teherango erregimenak egindako liskar batzuk ere eragin zizkioten. Kuwait Hiriko portua de facto Irakeko portu nagusi bezala erabili zuten urte haietan, herrialdeko itsasorako irteera urriak ere gudu eszenatoki baitziren.
Hala ere, gerra amaitu ondoren, Kuwait mailegatutako diru guztia itzultzeko eskatzen hasi zen, Irak, egoera ekonomiko oso zail batean, ez baitzen ordaintzeko gai. Bagdadeko erregimenak zorra barkatzea eskatu zuen, Irango erregimenaren aurka borrokatu zutela argudiatuz, Kuwaitentzat ere mehatxua baitzen. 1989an aldebiko bilerak egin zituzten, baina ez zuten akordiorik lortu.
Geroko kazetaritza-ikerketen arabera, Sadamen lehen helburua Kuwaiteko Banku Zentralean bereganatzea zen, bertatik urrea eta kuwaitar dinarren erreserba osoa hartuz. Horrexegatik, Bagdadera 160.000 milioi eraman zituzten kamioietan.[1]
Petrolio-gatazka
aldatu1988an, Issam al-Chalabi Irakeko Petrolio Ministroak, petrolio gordinaren prezioaren igoerak bere diru-kutxa publikoen diru-sarrerak suspertzeko asmoz, LPEEri upelen eguneroko ekoizpena murrizteko eskatu zion. Hala ere, Kuwaiten politika justu kontrakoa zen: eguneroko produkzio-kuota pixkanaka handitzearen aldekoa. Arrazoi horiekin, Bagdadeko gobernuak Kuwaiti bere petrolio politika Iraken aurkako erasoa zela leporatu zion.
Aldi berean, bi herrialdeak Rumaila petrolio-hobi erraldoia ustiatzen ari ziren, munduko handienetako bat, bien arteko mugatik gertu dauden lurpeko erreserbetan dagoena. Irakek Kuwaiti teknika aurreratuak erabiltzea eta petrolioa lapurtzea leporatu zion, eta horren aurrean konpentsazioak eskatu zituzten. Kuwaitarrek, bitartean, eraso bat justifikatzeko aitzakia besterik ez zela esaten zuten.
Iraken lurralde-hedapena
aldatuIrakek beti Kuwaiten gaineko eskubideak izatea aldarrikatu izan du, Otomandar Inperioaren barruan, lurralde hau Basorako valierriarena baitzen. 1913ko Anglo-Otomandar Konbentzioan Kuwait britainiar interesarekiko lurralde independente bihurtzeko oinarriak ezarri zituzten. Horrela, Kuwait kokagune estrategikotzat jotzen zuten, Persiar golkoko Irakeko portu natural nagusitzat, eta haren independentzia XX. mende hasierako itsas blokeotzat jotzen zuten.[2]
Inbasioa
aldatuAbuztuaren 1ean, hainbat hilabetetako mehatxu eta desadostasunen ondoren, Saudi Arabiako Jidda hirian inguruko bi estatuen erreklamazio guztiak konpontzeko goi-bilera bat egin zen. Bertan bi herrialdeetako diplomazia akordio batera iristen saiatu ziren. Irakek, presionatzeko asmotan, ia 100.000 gizoneko talde militar bat zeukan bere mugan bilduta. Negoziazioek porrot egin zuten, eta harreman diplomatikoak de facto hautsi egin ziren.[3]
1990eko abuztuaren 2ko goizaldean, Saddam Husseinek ezustean erasotzeko agindua eman eta irakiar tropek Kuwaiteko lurreko muga zeharkatu zuten. Isilpean prestatutako operazio batean, eta mehatxuak mehatxu, Irakek kuwaitar indarrak hartu zituen ustekabean. 90.000 soldadu inguru sartu ziren Kuwaiten lehorretik, itsasotik eta airetik.[4] Lurreko tropek, ia 500 tankez osaturiko zutabeetan,[5][6] iparraldetik aurrera egin zuten Kuwait Hiriaren ingurura iritsi arte, non Zubieetako gudua gertatu zen. Aldi berean, Mi-24 helikoptero batzuek eta Su-22, Su-25, Mirage F-1 eta Mig-23 zenbait ehiza-hegazkin bonbaketari eskuadroik herrialde osoko jomugak eraso zituzten, aire-baseak eta hainbat gune estrategiko bonbardatuz. Kuwaitar hegazkineria, aireko borroka batzuetan protagonista izan zena, gehienbat Saudi Arabiara eraman zuten.
Lurrez, tropek hiria okupatu zutenean, Dasman jauregiko gudua gertatu zen, Kuwaiteko emirraren egoitza ofizialean. Jaber III.a emirrak airez Arabiako basamortura ihes egin zuen, baina Fahad Al-Ahmed xekea bere anaia kuwaitar indar militarrekin batera gotortu zen plaza defendatzeko. Borroka gogor baten ondoren, irakiarrek jauregia eraso eta erre egin zuten, eta xekea hil egin zuten.[7] Al Ahmadiko portua ere, nondik kuwaitar petrolioaren % 80 ateratzen den, harrapatu zuten.
Inbasioa, tximista-gerra adibide argi batean, izugarria izan zen eta hilaren 2rako ia burututa zegoen. Beste bi egunetan, gainerako tropak hedatu zituzten, eta zenbait posiziotan gotortuta geratzen ziren tokiko erresistentzia-guneak itzali zituzten.[8]
Ondorioak
aldatuInbasioak, munduko harriduraren aurrean burutuak, laster izan zuen nazioarteko gaitzespen-erreakzioa. Hilaren 2an bertan NBEko Segurtasun Kontseiluak 660 Ebazpena aldarrikatu zuen, Iraki Kuwaitetik erretiratzeko eta inbasioaren aurreko statu quora berehala itzultzeko eskatuz.
Abuztuaren 4an, potentzia okupatzaileak Jaber emirraren gobernua boteretik kendu zuen, bere biztanleriaren aurkako buruzagi inpopular, antidemokratiko eta zapaltzailea izatea leporatuz. Kuwait Librearen Behin-behineko Gobernua eratu zuten. Hilaren 7an, Kuwaiteko Errepublika aldarrikatu zuten, haren burua Alaa Hussein Ali zelarik. Egun bat geroago, Saddam Husseinek Irak eta Kuwaiteko errepubliken arteko bat-egitea dekretatu zuen.[9] Nazioarteko komunitateak erabat baztertu zuen anexioa, hirugarren herrialdeekiko inbasioen beldur baitzen, baina aste batzuk geroago gauzatu zen. Abuztuaren 28an, Irakek okupatutako lurraldea behin betiko bereganatu zuen, Kuwaiteko probintzia, Irakeko probintzia bat gehiago, sortuz. Probintzia honen buru Ali Hassan al-Majid- Ali Kimikaria deitua- bere lehengusua jarri zuen.[10]
Nazioarteko estatus berriak mundu osoko buruzagi guztien aho bateko gaitzespena eragin zuen.[11] George H. Bush, Mikhail Gorbatxov, Margaret Tatcher, François Mitterrand edo Helmut Kohl agintariek, besteak beste, atzera egitea eskatu zuten baina irakiarrek uko egin zuten. Soldaduen mugimendua eta Saddamen erregimenaren aurkako enbargoak berehalakoak izan ziren, abuztuan bertan Basamortuko Ezkutua Operazioa gertatu zelarik, non tropa estatubatuarrak irakiarren balizko inbasio batetik uxatzeko Saudi Arabiako mugara bidali zituzten. Hilabeteetako saiakera diplomatikoen ondoren, 1991ko urtarrilean Basamortuko Ekaitza Operazioa hasi zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Italieraz) Palladino, Andrea. (2012). Traficanti - Sulle piste di Veleni, Armi , Rifiuti. Editori Laterza (Casa editrice Giuseppe Laterza & figli) ISBN 9788842096832..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los motivos de Sadam» El País 1990/08/03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fracasa la negociacion entre Kuwait e Irak en Yedda» El País 1990/08/02.
- ↑ (Gaztelaniaz) «100.000 soldados iraquíes ocupan Kuwait de madrugada» El País 1990/08/03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irak penetra en la zona neutral entre Kuwait y Arabia» El País 1990/08/05.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irak incumple su promesa de retirarse de Kuwait» El País 1990/08/06.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El emir huye y su hermano muere en palacio» El País 1990/08/03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las tropas de Husein liquidan los últimos focos de resistencia» El País 1990/08/04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irak anexiona Kuwait de forma "total e irreversible"» El País 1990/08/09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sadam divide y reabutiza el invadido Kuwait» El País 1990/08/29.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gorbachov y Mitterrand consideran "grave" la situación» El País 1990/08/06.