Giza mikrobioma

Mikrobiota» orritik birbideratua)

Giza mikrobioma giza gorputzaren hainbat ataletan dagoen mikrobio multzoa da, jeneralean gizaki osasuntsuen larruazalean, listuan eta ahoko mukosan, konjuntiban, baginan eta digestio-aparatuan dagoena.

Baldintza normaletan mikrobio horiek ez dute gaixotasunik sortzen, eta harreman sinbiotiko edo komentsalista mantentzen dute. Kasu askotan (heste-floraren mikrobioak, adibidez) mikrobiota hori funtsezkoa da osasuna mantendu ahal izateko (gure gorputzak behar dituen bitamina eta beste substantzia batzuk ekoizten dituelako, immunitate-sistema indartzen duelako, mikrobio patogenoen hazkuntza oztopatzen duelako, etab.)

Osaera

aldatu

Animalia osasuntsu batean, barne-ehunak, adibidez, odola, burmuina eta abar, normalean mikroorganismorik gabe daude. Hala ere, azaleko ehunak (azala eta muki-mintzak) etengabe daude ingurumenaren organismoekin harremanetan, eta mikrobio espezie desberdinek erraz kolonizatzen dituzte.[1] Mikrobiota arrunta bakterio, onddo, protozoo eta beste mikrobio batzuek osatzen dute; giza hesteetako mikrobiota soilik da ekosistema konplexu bat, 400 bakterio-espeziek baino gehiagok osatzen dutena.[2] Halaber, gizakion ingurune espezifikoetan kokatzen da, hala nola larruazalean, orofaringean, traktu gastrointestinalean eta genitourinarioan, besteak beste. Gizakiarekin kontaktu zuzenean bizi diren mikroorganismoen populazioak gizakiaren gorputzeko zelulen kopurua gainditzen du 10:1eko erlazioan (giza zelula bakoitzeko 10 mikrobio daude), kontuan hartuta giza gorputza gutxi gorabehera 1013z osatuta dagoela, gizakiok berezkoak ez diren 1014 zelula daramatzagu gurekin.[3] Mikrobiota honen zatirik handiena bizi den ugaztunen heste lodian, mikroorganismoen kopurua 1012-1014ra igotzen da (1-1,5 kg gutxi gorabehera), baita lurzoruan, lurpean eta ozeanoetan aurkitutakoa baino handiagoa ere. 2008an, traktu gastrointestinaleko espezie bakterianoen guztizko kopurua 40.000ra ailegatu zen.[4]

Mikrobiota azaleraren arabera[1]
Bakterioa Azala Konjuntiba Sudurra Faringea Ahoa Gastrointestinala Uretra Bagina
Staphylococcus epidermidis ++ + ++ ++ ++ + ++ ++
Staphylococcus aureus* + +/- + + + ++ +/- +
Streptococcus mitis + ++ +/- + +
Streptococcus salivarius ++ ++
Streptococcus mutans* + ++
Enterococcus faecalis* +/- + ++ + +
Streptococcus pneumoniae* +/- +/- + + +/-
Streptococcus pyogenes* +/- +/- + + +/- +/-
Neisseria sp. + + ++ + + +
Neisseria meningitidis* + ++ + +
Enterobacteriaceae*
(batez ere E coli)
+/- +/- +/- + ++ + +
Proteus sp. +/- + + + + + +
Pseudomonas aeruginosa* +/- +/- +/-
Haemophilus influenzae* +/- + + +
Bacteroides sp.* ++ + +/-
Bifidobacterium bifidum ++
Lactobacillus sp. + ++ ++ ++
Clostridium sp.* +/- ++
Clostridium tetani +/-
Corynebacterineae ++ + ++ + + + + +
Mycobacterium + +/- +/- + +
Actinomycetaceae + +
Spirochaetes + ++ ++
Mycoplasmatales + + + +/- +
Laburdurak: sp. (genero baten edozein espezie) ++: Oso arrunta. += Arrunta +/-=Bitxia *=Balizko patogenoa

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Todar, Kenneth. The Normal Bacterial Flora of Humans. in: Todar's Online Textbook of Bacteriology..
  2. Sanz, Y.; Collado, M.C.; Dalmau, J.. (2006ko otsaila). «Contribución de la microbiota intestinal y del género «Bifidobacterium» a los mecanismos de defensadel huésped frente a patógenos gastrointestinales» (PDF) Acta Pedr Esp (Ediciones Mayo) 64 (2): 74-78. ISSN 2014-2986..
  3. Kumate, Jesús; Gutiérrez, Gonzalo; Muñoz, Onofre; Santos, Ignacio; Solórzano Fontino; Miranda Guadalupe. (2008). Infectología Clínica Kumate-Gutiérrez. (17a. argitaraldia) Mexiko Hiria: Méndez Editores, 13-21 or. ISBN 968-5328-77-3..
  4. (Ingelesez) Frank DN; Pace NR. «Gastrointestinal microbiology enters the metagenomics era.» (pdf) Curr Opin Gastroenterol (Oxford) 24 (1): 4-10.  doi:10.1097/MOG.0b013e3282f2b0e8. ISSN 1531-7056. PMID 18043225..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu