Paxkal Indo (Donibane Lohitzune, 1968ko abuztuaren 17a) lapurtar abeslari eta txalapartaria da, 2008-2019 artean Seaskako presidentea izan zen.[1] Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko (EHGK) lehendakari berriz hautatu zuten 2021ko martxoan.[2][3]

Paxkal Indo

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1968ko abuztuaren 17a (56 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaBaigorri
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, perkusionista eta idazlea
KidetzaSeaska
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 4298143 Edit the value on Wikidata

Ikus-entzunezko teknikaria, gaztetik haize (txirula, gaita, adarra) eta perkusio (txalaparta) instrumentuak jotzen ditu. 1990eko hamarkadatik aurrera txalapartari moduan izan da hainbat taldetan: Bizkarezurra, Txakun edo Idaula laukotean (Txomin Larronde, Mixel Etxekopar eta Beñat Achiaryrekin batera).

2009an Ttirrittekin Kalakan taldea sortu zuen. Baina ekitaldi gutxi egin ondoren, taldea utzi zuen.

Suziriak fabrikatzen ditu.

Haur eta gazte literatura

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Elkarrizketa: Paxkal Indo (Seaskako lehendakaria)»
  2. «PAXKAL INDO BERRIZ IEHGKko LEHENDAKARI !» elinberri 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  3. (Frantsesez) PAXKAL INDO REELU PRESIDENT DU CDPB – CDPB. (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).

Kanpo estekak

aldatu