Presidentzialismo
Presidentzialismoa sistema politiko mota bat da, non presidenteak botere garrantzitsuak dituen eta estatuburua eta gobernuburua presidentea edo lehendakaria bera den. Presidentea hautesle guztiek zuzenean hautatzen dute, eta ez legebiltzarrak. Maiz, bigarren erronda egon ohi da hautagaiak ez baditu botoen erdia baino gehiago lortzen. Legegintzako aginpidea, legebiltzarrari dagokiona, eta aginpide eragilea, presidenteari dagokiona, bereiziak daude eta legebiltzarrak ezin ditu ez presidentea ez berak aukeratutako ministroak aginpidetik kendu. Sistema politko honetan, presidentearen beste aginpideak gobernua nahi duen moduan eratzea eta legeak atzera botatzea izaten dira.
Ameriketako Estatu Batuak dira presidentzialismoaren adibide bat, hango estatuaren antolamendu federalak presidentearen agintea nolabait mugatzen badu ere. Hego Amerikako, Erdialdeko Amerikako, Arabiako eta Afrika beltzeko gobernu asko presidentzialistak dira. Presidentzialismoa diktadura bilakatu izan da maiz; hori saihesteko konstituzio askok epe jakin batera mugatzen dute lehendakariaren agintaldia.
Presidentzialismoan oinarritutako herrialdeak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.