Artikulu hau AEBetako mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Nevada».

Sierra Nevada[1] mendebaldeko AEBetako mendikatea da, Kaliforniako ekialdean, Mojave basamortua eta Ur-jauzien mendikatearen artean, hedatzen dena. 644 kilometro luze da. Gailurra Whitney mendia da (4.418 metro).

Sierra Nevada (AEB)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaWhitney mendia
Garaiera14.505 ft
Motamendikate
Luzera644 km
Zabalera65 mi
Azalera24.370 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak37°44′N 119°34′W / 37.73°N 119.57°W / 37.73; -119.57
MendikateaAmerikar mendikatea
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko
Arroka igneo
GaraiaKretazeo
Mesozoiko

Modu ez formalean, The Sierra, The High Sierra edo The Sierras izenekin ere ezagutzen da. Sierra Nevada izena, Juan Bautista Anzak 1776an eginiko bigarren espedizioan zihoan Pedro Font apaizaren deskribapenari zor zaio.

Geografia

aldatu

Ia mendikatea osoa Kalifornian dagoen arren, Carson mendilerroa Nevadan kokaturik dago. 650 kilometroko luzera du, iparraldeko Fredonyer igarobidea eta hegoaldeko Tehachapi igarobidearen artean, eta 110 kmko zabalera, mendebaldean duen Erdialdeko Harana eta ekialdean duen Great Basin sumendi ordokiaren artean.

Sierra Nevadan daude Estatu Batuetako parke ikusgarrienetako batzuk: Yosemite, Kings Canyon eta Sekuoia. Mendebaldeko isuraldea hezea eta ekialdekoa, berriz, lehorra da. Sierra Nevadako uraz ureztatzen dira Kaliforniako lursailak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu