Stenka Razin
Stenka Razin (Zimoveyskaya-Donu, Errusia, 1630 – Mosku, Errusia, 1671ko ekainaren 16agreg./ekainaren 6ajul.) kosakoen buruzagia izan zen. Errusian, 1667-1670 urteetan, nekazariek egin zuten matxinadako buruzagia eta heroia.
Stenka Razin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pugachyovskaya (en) eta Starocherkasskaya (en) , 1630 |
Herrialdea | Errusiar Tsarerria |
Heriotza | Mosku, 1671ko ekainaren 6a (juliotar egutegia) (40/41 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: dismemberment (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | erreboltaria eta Erresistentziaren kidea |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Ataman |
Parte hartutako gatazkak | Stephan Razin's rising (en) Sangi-Mughan battle (en) Q21636142 Battle of Simbirsk (en) |
Kosakoen espedizio bateko buruzagi izan zen 1667an, Volga ibairaino; espedizio horrekin bat egin zuten morrontzatik ihesi zihoazen laborariek. Gudaroste horren buru zela, ontzi batzuez jabetu zen Volga ibaian eta Kaspio itsasoan, eta Persiarako ibilbidean bidelapur jardun zuen; 1670ean Volga ibaian gora egin zuen, eta Tsaritsin, Astrakhan eta Saratov hiriak konkistatu zituen. Moskuko eskualderaino ere iritsi zen, baina Simbirskeko hirian gudua galdu eta Don ibaiaren inguruan ezkutatu zen. Aristokraziako jende-taldeek atxilotu ondoren, Moskuko buruzagien esku utzi zuten Razin, eta laurdenkatu egin zuten. Herri-kanta ugaritan aipatzen da Razin heroia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.