Xigortze
Xigortzea zerbait su edo beste bero-iturri baten ukipenez zerbait, askotan elikagai bat, berotu eta lehortzea da, erre gabe, kolorea aldatzen denera arte. Ohikoa da gosarietan ogi-xigorkiak jatea, horien gainean gurina, marmelada edo olioa jarririk. Kafe-aleak ere xigortu egiten dira, kafearen zaporea indartzeko.