Edukira joan

Tragikomedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:25, 2 otsaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Antzinako Greziako antzerkiaren tragikomediaren mozorroak, Hadrianoren villan dagoen mosaiko batean.

Tragikomedia osagai tragikoak eta komikoak dituen antzezlana da.

Plauto antzerkigile erromatarrak erabili zuen hitza lehenengo aldiz, K.a. II. mendean. Haren lanetan jainkoei eta gizonei, nagusiei eta zerbitzariei ohikoak ez zituzten zereginak eta ezaugarriak egozten zitzaizkien. Jainkoak eta heroiak irrigarriak ziren eta zerbitzariak duintasun handikoak. Errenazimentuan, tragikomediak osagai tragikoak erantsi zizkion batez ere komikoa zen dramari. B. Guarini idazle italiarrak tragikomediak tragediaren osagai gehienak dituela esan zuen: hizketa serioa, gertaera garrantzitsuen aurkezpena, eta erruki sentipena, baina tragedietako amaierara iritsi gabe, eta osagai komikoak, pertsonaia irrigarriak, barreak eta keinuak erabiltzen dituela. Arriskua, atsekabeak eta amaiera zoriontsua dira ezaugarri nagusiak. Neoklasizismoak genero nahasketak onartzen ez zituen arren, garai horretan Ingalaterran arrakasta handia izan zuten tragikomediek (J. Fletcher, The Faithful Shepherdess, 1608; 'Artzain neska fededuna'). XIX. mendeko idazle erromantikoek Shakespeareren tragikomediak hartu zituzten eredutzat. Mende horren bukaeran errealismo garaian idatzitako lanetan, H. Ibsen-en, Gengangere (1881, Mamuak), tragikomediaren bi osagaiak are gehiago nahasi ziren. Tragikomedia berria absurduaren antzerkiaren parekotzat hartu izan da (S. Beckett, 1958, Endgame), eta idazle horien arabera, barrea da existentziaren zentzugabekeriaren aurrean gizonak duen irtenbide bakarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]