Gaukar
Itxura
Gaukar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Dipsacales |
Familia | Viburnaceae |
Generoa | Viburnum |
Espeziea | Viburnum opulus |
Gaukarra[1] (Viburnum opulus) Adoxaceae familiaren zuhaixka-erako landarea da, Europan, iparraldeko Afrikan eta erdialdeko Asian jatorria duena.[2]
Mahatsondoarenak bezalako hosto ebakiak eta erorkorrak, sortako lore zuria, eta fruitu gorri txikiak ematen dituen zuhaixka garaia da. 4-5 m hazten da. Enborreko azala gris-horixka izaten du. Leku ezkoetan eta erreka ondoetako basoetan hazten da, ia Europa guztian. Ematen dituen fruituekin kontserbak eta edari biziak egiten dira.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «gaukar» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
- ↑ Blamey, M. & Grey-Wilson, C.. (1989). Flora of Britain and Northern Europe. ISBN 0-340-40170-2..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |