Galway konderria
Galway konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Gaillimh Galway | ||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Connacht | ||
ISO 3166-2 | IE-G | ||
Hiriburua | Galway | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°20′00″N 9°00′00″W / 53.333333333333°N 9°W | ||
Azalera | 6.149 km² | ||
Mugakideak | Clareko konderria, Offalyko konderria, Roscommoneko konderria eta Mayoko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 258.058 (2016) | ||
Dentsitatea | 41,97 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | G | ||
galway.ie… |
Galway konderria (ingelesez County Galway eta irlanderaz Contae na Gaillimhe) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen konderria da, Connacht probintzian dagoelarik. Bere hiriburua Galway hiria da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Twelve Bens mendilerroak zeharkatzen du konderria. Mendirik altuena Benbaun (729m) da. Irlandako aintzirarik handiena ere bertan dago, Corrib aintzira.
Konderriaren kokapena dela eta, Golkoko itsaslasterrak bete betean harrapatzen du, baina hala ere Aran uharteek Galwayko badia babestu egiten dute.
Hiriak eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galway/Gaillimh (71.983 biztanle), hiriburua
- Tuam/Tuaim (8.242)
- Ballinasloe/Béal Átha na Sluaighe (6.051)
- Loughrea/Baile Locha Riach (5.057)
- Oranmore/Órán Mór (4.799)
- Athenry/Baile Átha an Rí (3.950)
- Clifden/An Clochán (3.284)
Irlandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Connemara eta Aran Uharteak hartzen dituen eremua, Gaeltacht eremua da, hots, irlanderaz mintzatzen den eremua.
Gaeltachteko udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaeltacht lurralde gaelikoaren barruan Connemara/Conamarako barruti azpimarratzekoa da.
Beste herri batzuk:
- Árainn (Inishmore, Aran Uharteak).
- Casla (Costelloe).
- An Cheathrú Rua (Carraroe).
- Cill Rónáin (Kilronan), Aran Uharteak).
- Corr na Móna (Corr na Móna).
- Indreabhán (Inverin).
- Inis Meáin (Inishmaan, Aran Uharteak).
- Inis Oírr (Inisheer, Aran Uharteak).
- Leitir Móir (Lettermore).
- Oileáin Árann (Aran Uharteak).
- Ros a' Mhíl (Rossaveel).
- Ros Muc (Rosmuck).
- An Spidéal (Spiddal).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Galwayko konderria kokatzen den eremu honetara duela 7.000 urte iritsi ziren lehen gizakiak.
Erdi Aroan erresuma ugari izan ziren lurraldean, besteak beste, Aidhne, Uí Maine, Maigh Seóla, Conmhaícne Mara, Soghain eta Máenmaige. Kristautasuna iristearekin batera monasterio asko eraiki ziren eta hauetan lurraldearen historia jasoa gelditu zen hainbat liburutan, hala nola Annals of Loch Cé, Annals of Connacht, Annals of the Four Masters...
Galwayko konderria bera 1569an eratu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Connemara Parke Nazionala
- Kylemore abadetxea
- Kilmacduagh monasterioa
- Dunguaire gaztelua
- Dún Aonghasa gotorlekua, Aran uharteetan
- Clifden herria
- Corrib aintzira
- Inishbofin uhartea
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pádraic Ó Conaire (1882-1928), irlanderazko idazlea.
- Liam O'Flaherty (1896-1984), idazlea.
- Mairtin O Cadhain (1906-1970), irlanderazko idazlea.
- Máirtín O'Díreáin (1910-1988), poeta.
- Peter O'Toole (1932-), aktorea.
- Tomás Mac Eoin (1937-), Sean-nós abeslaria.
- Dolores Keane (1953-), folk abeslaria
- Seán Keane (1961-), sean-nós abeslaria.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko gaelikoak dira nagusi. Galway GAA taldeak 9 aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia. Hurlingari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusia.
Futbolean jokatzen duten taldeen artean Galway United F.C. aipatu behar da. 1991ean Irlandako futbol kopa irabazi zuen.
Errugbi taldeak ere badaude, baina ez dute emaitza nabarmenik izan. Alde batetik konderria ordezkatzen duen Connacht Rugby taldea dago, eta bestetik herrietako taldeak, Galwegians, Galway Corinthians, University College Galway eta Connemara.
Azkenik Belauntzien Volvo Ocean Race estropada ere aipatu behar da, izan ere 2011-12an Galwayen bukatu baitzen. Aurrez 2008-09ko ekitaldian Galwayen eskala egin zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Connemarako paisaia.
-
Kilmacduagh katedrala.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page