Ganboatar
Itxura
(«Ganboatarrak» orritik birbideratua)
Ganboatarrak (forma zaharra ganboar da)[1] Ganboa leinu gipuzkoarraren aldeko alderdia izan zen. Erdi Aroan oinaztar alderdiaren aurka jardun zuten leinu gudetan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. 1448an ganboarrek Arrasate erre zuten. Ganboarren aliatuak agramontarrak eta Nafarroako Koroa ziren. Ganboarrak, Ganboa sendia zeukaten buru, eta beste sendi batzuk ere batu zitzaizkien; adibidez, Olaso eta Balda gipuzkoarrak, eta Abendaño-Urkizu eta Legizamon bizkaitarrak.
Ganboar leinuaren burua Antso Velez de Gebara izan bide zen, Antso Gartzia de Saltzedo Aiarako jaunaren iloba, 1150. urtearen inguruan. Antso Velez de Gebara eta haren neba-arreba eta seme-alabengandik dator Ganboa abizenaren ondorengotza.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cf. Ganboarrok su emaitean / asi dira, "Arrasateko erreketa", 30. lerroa, Mitxelena, Textos Arcaicos Vascos, 83. or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Gorosabel, Pablo: Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa. I. kap, I. atal, "De los parientes mayores"
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |