Reggio Calabriako Giroa
Reggio Calabriako Giroa (ofizialki Giro della Provincia di Reggio Calabria/Challenge Calabria) Italiako hegoaldeko Calabria eskualdean ospatzen den etapakako txirrindularitza lasterketa bat da.
2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren zati da .1 mailan (2.1 zenbait egunetakoa baldin bada eta 1.1 egun bakarrekoen kasuan).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920tik 1926 arte hiru eguneko lasterketa bat izan zen. 1928tik 1949ra bi etapakoa. 1950etik aurrera egun bakarreko iraupen lasterketa bat da (klasikoa eran). 2006 eta 2007an ez zen ospatu eta 2008an hiru eguneko iraupena zuen etapakako lasterketa bat izan zen.
2009ko edizioa egun bakarreko iraupen lasterketa bat izan zen berriz, eta garaipena CSF Group-Navigare taldeko Fortunato Balianirentzat izan zen. Bigarren Fabio Taborri eta hirugarren Francesco Failla izan zen.
2010ean lasterketa lau etapatan banatu zen eta Matteo Montagutik irabazi zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)Webgune ofiziala