CONMEBOL Libertadores: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
No edit summary |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
| webgunea = [http://www.conmebol.com/es/copa-libertadores www.conmebol.com] |
| webgunea = [http://www.conmebol.com/es/copa-libertadores www.conmebol.com] |
||
}} |
}} |
||
[[Fitxategi:Independiente 1965.jpg|thumb |
|||
[[Fitxategi:Independiente 1965.jpg|thumb|[[Club Atlético Independiente|CA Independiente]] [[argentina]]rra da garaipen gehien lortu dituena. Irudian 1965eko finala irabazi zuen taldea.]] |
|||
[[Fitxategi:Penarol1966.jpg|thumb |
[[Fitxategi:Penarol1966.jpg|thumb|[[Club Atlético Peñarol|CA Peñarol]] 1966ko garaipena ospatzen.]] |
||
[[Fitxategi:Juan Riquelme beim Audi Cup.jpg|thumb |
[[Fitxategi:Juan Riquelme beim Audi Cup.jpg|thumb|[[Juan Román Riquelme]]k hiru kopa irabazi zituen [[Boca Juniors]] taldearekin.]] |
||
'''CONMEBOL Libertadores''' edo '''Libertadores Kopa''' urtero [[Hego Amerika]]n jokatzen den [[futbol]] txapelketa da, futbol kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. [[CONMEBOL]]ek antolatzen du eta irabazlea [[FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa]] jokatzeko sailkatzen da. |
'''CONMEBOL Libertadores''' edo '''Libertadores Kopa''' urtero [[Hego Amerika]]n jokatzen den [[futbol]] txapelketa da, futbol kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. [[CONMEBOL]]ek antolatzen du eta irabazlea [[FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa]] jokatzeko sailkatzen da. |
06:45, 26 maiatza 2020ko berrikusketa
CONMEBOL Libertadores Kopa Copa Conmebol Libertadores | |
---|---|
Antolatzailea | CONMEBOL |
Sorrera | 1960 |
Eremua | Hego Amerika |
Taldeak | 38 |
Garaipen gehien | Independiente (7 Kopa) |
Txapelduna | CR Flamengo (2019) |
Webgunea | www.conmebol.com |
CONMEBOL Libertadores edo Libertadores Kopa urtero Hego Amerikan jokatzen den futbol txapelketa da, futbol kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. CONMEBOLek antolatzen du eta irabazlea FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatzeko sailkatzen da.
Historia
1960an abiatu zen txapelketa eta Club Atlético Independiente talde argentinarra da garaipen gehien lortu dituena.
30. hamarkadan jokatu izan zen Río de la Platako Kopan du abiapuntua. Orduan Argentina eta Uruguayko txapeldunen arteko partida jokatu izan zen. 1948an Hego Amerikako Txapeldunen Kopa jokatu zen Txilen eta CR Vasco da Gama brasildarra izan zen nagusi.
Azkenik 1960an gaur egungo txapelketari hasiera eman zitzaion. XXI mendean Mexikoko taldeek ere parte hartu dute gonbidatu gisa.
2004 artean Munduko talderik onena aukeratzeko Libertadores Kopako txapeldunak Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuen Europako txapeldunaren aurka baina 2005etik aurrera Kontinente guztietako txapeldunen aurka jokatzen du.
2018ko finala Boca Juniors eta River Plate taldeen artean jokatuko da, biak ere Buenos Aires hirikoak. Ikusmin handia piztu zen baina finaleko bi partidak atzeratu behar izan ziren. Lehenengo partida Bocaren zelaian jokatzekoa zen baina euri handiak izan ziren eta finala biharamunean jokatu zen. 2-2 emaitzaz berdindu zuten. Itzulerakoa azaroaren 24an jokatzekoa zen baina Riverren zaleek Bocaren autobusari harriak bota zizkioten eta hainbat jokalari zauritu ziren. Istilu hauen eraginez CONMEBOLek finala Argentinatik kanpora jokatzea erabaki zuen, eta Madrilen jokatu zen, Santiago Bernabéu estadioan, abenduaren 9an. Partida 1-1 amaitu ondoren luzapenean River Platek eskuratu zuen garaipena.
Podiuma
|
|
|
Palmaresa
- (pen), penalti jaurtiketak.
- (luz), luzapenean
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
CA Independiente | 7 | 1964, 1965, 1972, 1973, 1974, 1975, 1984 |
Boca Juniors | 6 | 1977, 1978, 2000, 2001, 2003, 2007 |
CA Peñarol | 5 | 1960, 1961, 1966, 1982, 1987 |
Estudiantes de La Plata | 4 | 1968, 1969, 1970, 2009 |
River Plate | 4 | 1986, 1996, 2015, 2018 |
Nacional de Montevideo | 3 | 1971, 1980, 1988 |
Club Olimpia | 3 | 1979, 1990, 2002 |
São Paulo FC | 3 | 1992, 1993, 2005 |
Santos FC | 3 | 1962, 1963, 2011 |
Grêmio Porto Alegre | 3 | 1983, 1995, 2017 |
Cruzeiro EC | 2 | 1976, 1997 |
SC Internacional | 2 | 2006, 2010 |
Atlético Nacional | 2 | 1989, 2016 |
CR Flamengo | 2 | 1981, 2019 |
Hainbat | 1 | Racing de Avellaneda (1967), Argentinos Juniors (1985), Vélez Sarsfield (1994), CR Vasco da Gama (1998), Once Caldas (2004), Liga de Quito (2008), SC Corinthians (2012), Atlético Mineiro (2013), San Lorenzo de Almagro (2014) |
Herrialdeka
2019ko datuak barne.
Postua | Herrialdea | Txapeldun | Finalista |
---|---|---|---|
1 | Argentina | 25 | 12 |
2 | Brasil | 19 | 15 |
3 | Uruguai | 8 | 8 |
4 | Kolonbia | 3 | 7 |
5 | Paraguai | 3 | 5 |
6 | Txile | 1 | 5 |
7 | Ekuador | 1 | 3 |
8 | Mexiko | 0 | 3 |
9 | Peru | 0 | 2 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)(Portugesez)(Ingelesez) Webgune ofiziala