Edukira joan

Toxikotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toxikoa» orritik birbideratua)
Substantzia toxikoak identifikatzeko erabiltzen den ikurra

Toxikoa (grezieratik τοξικóτητ toxon, gezi muturra, eta, zabalkuntzaz, gezi muturrean jartzen den pozoia) bizidun bati emanez gero, eragin kaltegarriak dituen edozein substantzia kimiko da. Pozoien azterketa toxikologia bezala ezagutzen da.

Zabalkuntzaz, hitza metaforikoki erabil daiteke talde luze eta konplexuagoetan, familia edo gizartean adibidez, eragin toxikoak deskribatzeko.

Toxikologiaren zientzian, aztergaia, kanpo baldintza edo substantzia baten eragina eta organismo bizidunetan dituen ondorengo eraginak dira: organismoak, sistema organikoak, organo bakanak, ehunak, zelulak, unitate azpizelularrak... Toxikologiaren kontzeptu zentral bat, toxikotasuna, organismoa eta substantzia kimikoaren arteko elkarrekintza baten ondorio dela da, eta, beraz, toxikotasuna espeziea, eraginpean egondako denbora, adina, sexua, hartze bidea eta kontzentrazioaren araberakoa izango da (dosia).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]