Web-arakatzaile bizkor, erabilerraz eta segurua da Google Chrome, Android-erako egina. Besteren artean, albiste-artikulu pertsonalizatuak, gogoko dituzun webguneetarako esteka bizkorrak, deskargak, eta Google Bilaketa eta Google Translate integratuak eskainiko dizkizu. Deskarga ezazu eta erabili jada ezagutzen duzun Chrome web-arakatzailea gailu guztietan.
Arakatu bizkor eta idatzi gutxiago. Aukeratu idatzi bezain laster agertzen diren bilaketa-emaitza pertsonalizatuak eta arakatu aurrez ikusitako web-orriak bizkor. Erabili betetze automatikoa inprimakiak bizkor betetzeko.
Ezkutuko arakatzea. Erabili ezkutuko modua historiarik gorde gabe arakatzeko Internet. Gailu guztietan erabil dezakezu ezkutuko modua.
Sinkronizatu Chrome gailu guztietan. Chrome-n saioa hasten duzunean, automatikoki sinkronizatuko dira laster-markak, pasahitzak eta ezarpenak gailu guztietan. Etenik gabe atzi dezakezu informazio guztia telefonotik, tabletatik zein ordenagailu eramangarritik.
Gogoko dituzun eduki guztiak, sakatze hutsarekin atzitzeko aukera. Google Bilaketa bizkor erabiltzeko ez ezik, sakatze hutsarekin gogoko duzun edukian sartzeko balio du Chrome-k. "Fitxa berria" orritik zuzenean atzi ditzakezu gogoko albiste-webguneak eta sare sozialak. Horrez, gain, "Sakatu bilatzeko" eginbidea du Chrome-k web-orri gehienetan. Zauden orritik bertatik, bilaketa bat egin dezakezu Google-n edozein hitz edo esaldi sakatuta.
Babestu telefonoa Google-ren Arakatze segurua erabilita. Chrome-k integratuta dauka Google-ren Arakatze segurua. Abisuak erakusten dizkizu webgune arriskutsuak irekitzen edo fitxategi arriskutsuak deskargatzen saiatzen zarenean, telefonoa seguru mantentzeko.
Deskargatu edukia bizkor eta ikusi web-orriak eta bideoak konexiorik gabe Chrome-k berariazko deskarga-botoi bat du; hura sakatuta, bideoak, argazkiak eta web-orri osoak deskarga ditzakezu. Deskarga-orri nagusi bat ere badu Chrome-k. Bertan, deskargatutako eduki guztiak atzi ditzakezu, baita konektatuta ez zaudenean ere.
Google-ren Ahozko bilaketa. Hitz egin diezaiokezun web-arakatzailea da Chrome. Erabili ahotsa batera eta bestera zabiltzanean gauzak bilatu ahal izateko; ahaztu eskuz ezer idatzi behar izateaz. Edonon eta edonoiz bizkorrago araka ditzakezu edukiak ahotsa erabilita, bai eta sarean nabigatu ere.
Google Translate integratua: itzuli web-orri osoak bizkor. Chrome-k integratuta dauka Google Translate, sakatze hutsarekin web-orri osoak zure hizkuntzara itzultzeko.
Gomendio pertsonalizatu adimendunak. Zure interesetara egokitutako zerbitzua eskaintzen du Chrome-k. "Fitxa berria" orrian, arakatze-historian oinarritutako artikuluak erakutsiko dizkizu Chrome-k.
Azken eguneratzea
2024(e)ko abe. 12(a)