Aurkitu edo blokeatu galdutako Android-eko gailua, ezabatu bertako eduki guztia edo erreproduzitu soinu bat gailu horretan
Aurkitu galdutako Android-eko gailua eta blokea ezazu hura berreskuratu arte
Eginbideak
Ikusi telefonoa, tableta edo Android-eko bestelako gailuak eta osagarriak mapa batean. Une horretako kokapena erabilgarri ez badago, sarean dagoen azken kokapena ikusiko duzu.
Erabili barrualdeen mapak gailua aireportuetan, merkataritza-guneetan edo bestelako eraikin handietan aurkitzeko.
Joan gailua dagoen tokira Google Maps erabilita; horretarako, sakatu gailuaren kokapena eta, ondoren, Maps-en ikonoa.
Erreproduzitu soinu bat bolumen altuenean, baita gailua modu isilean badago ere.
Ezabatu galdutako Android-eko gailuko eduki guztia, edo blokeatu gailua eta gehitu mezu pertsonalizatu bat eta harremanetarako informazioa pantaila blokeatuan.
Ikusi sarearen eta bateriaren egoera.
Ikusi hardwarearen xehetasunak.
Baimenak
• Kokapena (mapa batean gailuaren une horretako kokapena erakusteko)
• Kontaktuak (Google-ko kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikoak atzitzeko)
• Identitatea (Google-ko kontuarekin erlazionatutako helbide elektronikoak atzitzeko eta kudeatzeko)
• Kamera (argazkiak ateratzeko eta bideoak egiteko)
Azken eguneratzea
2024(e)ko abe. 3(a)