Gailu guztietan fitxategiak atzitzea eta fitxategi horien babeskopiak egitea ahalbidetzen dizun zerbitzu segurua da Google Drive. Google Drive zerbitzuarekin, erraz gonbidatu ahal izango dituzu beste erabiltzaile batzuk fitxategiak edo karpetak ikustera, editatzera edo iruzkintzera.
Drive zerbitzuari esker, hauek egin ditzakezu:
• Fitxategiak modu seguruan gorde eta edonon atzitu.
• Azkenaldiko fitxategiak eta fitxategi garrantzitsuak bizkor atzitu.
• Fitxategiak izen eta edukiaren arabera bilatu.
• Fitxategiak eta karpetak partekatu, eta haien baimenak ezarri.
• Edukia konexiorik gabe ikusi, edonoiz eta edonon.
• Zure fitxategietako jarduera garrantzitsuei buruzko jakinarazpenak jaso.
• Paperezko dokumentuak eskaneatzeko gailuaren kamera erabili.
Lortu informazio gehiago Google-ren aplikazioak eguneratzeko gidalerroei buruz hemen: https://support.google.com/a/answer/6288871
Google-ko kontuek 15 GB-ko biltegiratzeko tokia dakarte, Google Drive, Gmail eta Google Argazkiak zerbitzuen artean banandua. Biltegiratzeko toki gehiago lortzeko, igo mailaz premium harpidetza-plan batera aplikazioko erosketa gisa. Harpidetzek 1,99 $/hil balio dute 100 GB-ren truke AEBtan, baina prezioa aldatuko da eskualdearen arabera.
Google-ren Pribatutasun-gidalerroak: https://www.google.com/intl/eu_ES/policies/privacy
Google Drive-ren Zerbitzu-baldintzak: https://www.google.com/drive/terms-of-service
Azken eguneratzea
2024(e)ko abe. 11(a)