Sortu eta editatu aurkezpenak Android telefono eta tabletetarako Google Aurkezpenak aplikaziotik, eta jardun elkarlanean haietan beste erabiltzaile batzuekin. Aurkezpenak aplikazioaren bidez, gauza hauek egin ditzakezu:
- Sortu aurkezpenak edo editatu lehendik dauden fitxategiak.
- Partekatu aurkezpenak eta jardun lankidetzan beste erabiltzaile batzuekin aurkezpen berean eta aldi berean.
- Egin lan edozein tokitatik eta edozein unetan, baita konexiorik gabe ere.
- Gehitu iruzkinak eta erantzun iezaiezu.
- Gehitu eta berrantolatu diapositibak, eman formatua testuari eta formei, eta beste.
- Egin aurkezpenak zuzenean gailu mugikorretik.
- Ez kezkatu berriro lana galtzeaz; idazten duzun heinean gordeko da dena automatikoki.
- Arakatu eginbidearen bidez, sortu diapositiba ederrak berehala.
- Ireki, editatu eta gorde PowerPoint fitxategiak.
Baimenen oharrak
Egutegia: egutegiko gonbidapenetako bideo-deietan sartzeko.
Kamera: bideo-deien kamera modua erabiltzeko eta kamerarekin ateratako irudiak txertatzeko.
Kontaktuak: fitxategietan gehitu eta fitxategiak partekatzeko aukeratu beharreko jendea iradokitzeko.
Mikrofonoa: bideo-deietan audioa transmititzeko.
Memoria: USB edo SD memorietako irudiak txertatzeko eta haietako fitxategiak irekitzeko.
Azken eguneratzea
2024(e)ko abe. 12(a)