Google-ren Family Link guraso-murriztapenak kudeatzeko aplikazio bat da, sarean seguruago ibiltzen laguntzen diona zure familiari. Badakigu familia bakoitzak teknologiarekiko duen harremana desberdina dela; horregatik, Family Link gisako tresnek familiarentzako oreka egokia aukeratzeko eta ohitura digital osasungarriak sortzeko malgutasuna ematen dizute. Family Link-en tresna erabilerrazei esker, haurrak gailua zertarako erabiltzen duen jakin, gailuaren kokapena ikusi, pribatutasun-ezarpenak kudeatu eta gauza gehiago egin ditzakezu.
Hauek egin ditzakezu Family Link-en:
Mundu digitalerako oinarrizko arauak ezarri
• Mugatu erabilera-denbora. Family Link-ekin, atsedenaldia eta aplikazioen denbora-mugak ezar ditzakezu haurraren gailuan, oreka osasungarri bat izan dezan.
• Hobetsi haurraren adinera egokitutako edukia. Onartu edo blokeatu deskargatu nahi dituen aplikazioak. Family Link-ekin YouTube erabiltzeko modu egokiena ere aukera dezakezu: YouTube gainbegiratua edo YouTube Kids.
Haurraren kontua kudeatu eta seguru mantendu
• Babestu haren pribatutasuna. Family Link-en baimenak kudea ditzakezu, haurraren datuei buruz erabakiak hartzeko. Ikusi eta kudeatu Chrome bidez atzitutako webgune eta luzapenen baimenak, baita haurraren gailuan deskargatutako aplikazioenak ere.
• Babestu haren kontua. Haurraren kontuaren eta datuen ezarpenak kudea ditzakezu Family Link-en. Guraso gisa, haurraren pasahitza aldatu edo berrezar dezakezu, ahazten badu. Informazio pertsonala editatu edo kontua ezabatzeko aukera ere baduzu.
Edonoiz eta edonon konektatuta egon
• Ikusi non dauden. Lagungarria da familiako kideak erraz aurkitzea. Family Link bidez, mapa bakarrean ikus dezakezu haurren kokapena, baldin eta gailua soinean badaramate.
• Jaso jakinarazpenak eta alertak. Family Link-ek jakinarazpen garrantzitsuak bidaltzen ditu, hala nola haurra kokapen batera iritsi edo handik joan denean. Halaber, gailuetan tonua jo, eta zenbat bateria geratzen zaien ikus dezakezu.
Informazio garrantzitsua
• Family Link-en tresnak desberdinak dira haurraren gailuaren arabera. Gailu bateragarrien zerrenda ikusteko, joan hona: https://families.google/familylink/device-compatibility/.
• Family Link-ekin haurrak Google Play-n egindako erosketak eta deskargak kudea baditzakezu ere, haurrak ez du aplikazio-eguneratzeak instalatzeko baimenik beharko (baimenen eragina hedatzen dutenak barne), ezta aurrez onartutako aplikazioak edo familiaren liburutegian partekatutakoak instalatzeko ere. Gainera, haurrak Google Play-ren fakturazio-sistemaren bidez erosten duenean soilik aplikatzen dira erosteko onarpenak; beste fakturazio-sistemen bidez erostean, ez. Gurasoek erregularki berrikusi beharko lituzkete haurrak instalatutako aplikazioak eta aplikazio-baimenak Family Link-en.
• Berrikusi arretaz haurraren gailu gainbegiratuko aplikazioak eta desgaitu erabiltzea nahi ez dituzunak. Baliteke aurrez instalatutako zenbait aplikazio desgaitzeko gai ez izatea, hala nola Play edo Google.
• Haurraren edo nerabearen gailuaren kokapena ikusteko, beharrezkoa da piztuta egotea, duela gutxi aktibo egon izana eta Internetera konektatuta egotea, wifi- edo datu-konexio bidez.
• Google-ko kontu gainbegiratuetan soilik erabil daitezke Family Link-en guraso-murriztapenak. Google-ko kontu gainbegiratuekin, haurrek Bilaketa, Chrome, Gmail eta Google-ren bestelako produktuak erabil ditzakete, eta gurasoek mundu digitalerako oinarrizko arauak ezar ditzakete, haurrak gainbegiratzeko.
• Family Link-ek haurraren sareko jarduerak kudeatzeko eta segurtasuna areagotzeko tresnak eskaintzen baditu ere, ez du bihurtzen sarea toki seguru. Family Link-ek ezin du zehaztu Interneteko edukia, baina haurrak gailua zertarako erabiltzen duen kontrolatu, eta sareko segurtasuna bermatzeko modu onena hautatu ahalko dute gurasoek.
Azken eguneratzea
2024(e)ko abe. 13(a)