Élie Metchnikoff
Élie Metchnikoff edo Ilia Ilitx Metxnikov (Kharkiv, Errusiar Inperioa -gaur egungo Ukraina- 1845eko maiatzaren 15agreg./maiatzaren 3ajul. - Paris, 1916ko uztailaren 15a) mikrobiologoa izan zen. Errusiar Inperioan jaioa, Frantziako nazionalitatea hartu zuen geroago. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1908an.
Zoologia eta natur zientziak ikasi zituen bere jaioterriko unibertsitatean eta Würzburgen. Odesako unibertsitateko zoologia irakasle izendatu zuten 1867an, baina gero bere ikerketak mikrobiologiaren arlora zuzendu zituen. 1886an Odesako Institutu Bakteriologikoaren ardura bereganatu zuen.
Metchnikoffen ekarpen nagusia fagozitosiaren prozesuaren aurkikuntza izan zen. Berak immunitate-sistemaren makrofagoek duten funtsezko zeregina aipatu zuen, fagozitosiaren bidez mikrobio patogenoak eta partikula arrotzak suntsitzen baitituzte. Lehena izan zen azpimarratzen zelula horien garrantzia organismoaren immunitate prozesuetan.
Pasteurren bitartez 1888an Frantziara emigratu eta Parisko Pasteur Institutuan lanpostu bat lortu zuen. 1904an Institutu horren zuzendariorde izendatu zuten.
Zelulen fagozitosi prozesuak aurkitzeaz gain, jogurtaren bakterio laktikoen onurak ere aztertu zituen bere bizitzaren azken urteetan.
Iraultzaile eta ateoa, inoiz ez zuen Errusiako tsarren erregimenaren aurkako bere jarrera ezkutatu.
Kanpo estekak
aldatu