Uztailaren 2
data
Uztailaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hirugarren eguna da, 184.a bisurteetan. 182 egun falta dira urtea amaitzeko. Bisurtetan izan ezik, urteko erdiko eguna da.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1974 – Galdakaoko La Dinamita lantegian izandako leherketa batek 22 langile hil eta hainbat zauritu eragin zituen.
- 1979 – Gipuzkoako armarri berria legeztatu zen, erregeren irudia eta 1513tik zeuden 12 kanoiak kenduz, nafarren gaineko garaipena ospatzen baitzuten.
- 1980 – ETAk Joaquin Becerra Calvente tabernaria hil zuen Amurrion.
Mundua
aldatu- 1865 – Askapen Armada sortu zen Londresko Whitechapelen.
- 2006 – Felipe Calderon, Mexikoko presidente aukeratu zuten botuen %35,88 eskuratu ostean.
- 2007 – Yemen: Kamikaze batek bonba-auto bat lehertarazi zuen Euskadiko eta Kataluniako turistez osaturiko konboiaren aurka eta 7 turista hil zituen, horien artean bi euskaldun.
- 2008 – Kolonbiako armadak hamabost bahitu askatu zituen FARCen eskutik: Ingrid Betancourt parlamentaria, hiru estatubatuar eta 11 militar kolonbiar.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1941 – Sergeant York ("York sarjentua") filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta Gary Cooper, Walter Brennan, Joan Leslie, George Tobias, Stanley Ridges, Margaret Wycherly eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
- 1953 – Houdini filma estreinatu zen, George Marshallek zuzendu eta Tony Curtis, Janet Leigh eta Torin Thatcher aktoreek antzeztu zuten.
- 1986 – Big Trouble in Little China ("Arazo Handia Txina Txikian") filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Kurt Russell eta Kim Cattrall aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1897 – Guglielmo Marconik irratia patentatu zuen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1841 – Eduardo Zamacois, euskal herritar margolaria (h. 1871).
- 1866 – Henri Lorin, lapurtar geografo eta soziologoa (h. 1932).
- 1910 – Pedro Alonso, euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan (h. 2006).
- 1913 – Javier Ybarra, bilbotar enpresaburua, idazlea eta politikaria (h. 1977).
- 1915 – Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (h. 2003).
- 1933 – Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (h. 2003).
- 1934 – Emilio Gurrutxaga, gipuzkoar kirolaria, belan aditua (h. 2021).
- 1940 – Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- 1942 – Ignacio Arroyo, bizkaitar futbolari ohia.
- 1945 –
- José Luis Corcuera, bizkaitar politikari ohia, Pradoluengon.
- Juan María Duñabeitia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1947 – Txeru García Izagirre, bizkaitar historiagile eta euskaltzalea.
- 1971 – Manuel Martínez Carrasco, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1973 –
- David Olaizola, euskal abeslaria.
- Judith Torrea, nafar kazetari, blogari eta idazlea.
- 1974 – Amaia Agirre Muñoa, Getxoko emakumezko lehen alkatea.
- 1977 – Maider Unda, arabar borroka libreko kirolaria.
- 1978 –
- Raquel Delgado, gipuzkoar saskibaloi-jokalari ohia.
- Iñaki Muñoz, nafar futbolaria.
- 1979 – Jon García Aristegi, gipuzkoar patinatzaile ohia, bost aldiz Espainiako txapeldun izotz gaineko patinaje artistikoan.
- 1983 – Nely Carla Alberto, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 1990 – Alexander Quintanilla, bizkaitar futbolaria.
- 1991 – Gaizka Arkarazo, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Jesus Areso, nafar futbolaria.
- 2001 - Mikel Zabala Ojeda, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 419 – Valentiniano III.a, erromatar enperadorea (h. 455).
- 1486 – Jacopo Sansovino, Pizkunde garaiko italiar arkitekto eta eskultorea (h. 1570).
- 1489 – Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa (h. 1556).
- 1644 – Abraham a Sancta Clara, austriar monje agustindarra (h. 1709).
- 1714 – Christoph Willibald Gluck, alemaniar musikaria (h. 1787).
- 1724 – Friedrich Gottlieb Klopstock, alemaniar olerkaria (h. 1803).
- 1738 – Charles Pierre Claret de Fleurieu, frantziar itsasgizon eta politikaria (h. 1810).
- 1812 – Nathaniel de Rothschild, ingeles enpresaburua, bankaria eta enologoa, Château Mouton Rothschild ezarri zuena (h. 1870).
- 1825 – Émile Ollivier, frantziar politikaria (h. 1913).
- 1855 – Jesko von Puttkamer, alemaniar kolonialeko buruzagi militarra eta bederatzi aldiz Kamerungo gobernadorea (h. 1917).
- 1862 – William Henry Bragg, ingeles fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (h. 1942).
- 1866 – Argentina Altobelli, italiar politikari, aktibista eta sindikalista (h. 1942).
- 1869 – Hjalmar Söderberg, suediar idazle eta kazetaria (h. 1941).
- 1876 – Wilhelm Cuno, Alemaniako kantzilerra (h. 1933).
- 1877 – Hermann Hesse, alemaniar-suitzar poeta, idazle eta margolaria, 1946ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- 1882 – Marie Bonaparte, frantziar printzesa, idazle, itzultzaile eta psikoanalista (h. 1962).
- 1884 – Maria Baldó, espainiar maistra, feminista, folklorista eta politikaria (h. 1964).
- 1894 – André Kertész, hungariar argazkilaria (h. 1985).
- 1903 –
- Alec Douglas-Home, Erresuma batuko lehen ministroa (h. 1995).
- Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1991).
- 1904 – René Lacoste, Krokodilo, frantziar tenislaria eta Lacoste jantzi markaren sortzailea (h. 1996).
- 1906 – Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1911 – Dorothy M. Horstmann, estatubatuar epidemiologo, birologo eta pediatra (h. 2001).
- 1917 – Mohamed Ahmed, Komoreetako estatuburua (h. 1984).
- 1919 – Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (h. 2012).
- 1922 – Pierre Cardin, italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua (h. 2020).
- 1923 – Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (h. 2012).
- 1925 –
- Medgar Evers, giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista (h. 1963).
- Patrice Lumumba, Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa (h. 1961).
- Olga Oleinik, sobietar matematikaria (h. 2001).
- 1929 – Imelda Marcos, filipinar politikaria eta Ferdinand Marcos diktadorearen alarguna.
- 1930 – Carlos Menem, Argentinako presidentea (h. 2021).
- 1934 – Antonio Díaz-Miguel, espainiar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2000).
- 1942 – Vicente Fox, Mexikoko presidentea.
- 1946 – Richard Axel, estatubatuar zientzialaria, 2004ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1951 – Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (h. 2002).
- 1955 –
- Miguel Durán Campos, espainiar abokatu eta enpresaburua.
- Francine Houben, herbeherear arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea.
- 1959 – Francisco Ernandi Lima da Silva, Mirandinha , brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 – Samy Naceri, frantziar aktorea.
- 1966 – Jean-François Richet, frantziar zinemagilea.
- 1967 – Claudio Biaggio, argentinar futbolari ohia.
- 1968 - Alejandra Torray, espainiar aktorea eta ahots-aktorea.
- 1970 –
- Yumi Watanabe, japoniar futbolari ohia.
- Amy Weber, estatubatuar aktore, WWE borrokalari eta modelo ohia.
- 1972 – Darren Shan, Britainia Handian jaiotako irlandar idazlea.
- 1976 – Ľudovít Ódor, Eslovakiako lehen ministroa.
- 1978 – Owain Yeoman, galestar aktorea.
- 1979 – Najat El Hachmi, katalanez idazten duen idazle amazigha.
- 1981 – Jimmy Barnatán, espainiar aktorea.
- 1983 – Michelle Branch, estatubatuar abeslaria.
- 1985 – Ashley Tisdale, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1986 –
- Lindsay Lohan, estatubatuar aktorea.
- Katie Taylor, irlandar boxeolaria.
- 1987 – Esteban Granero, espainiar futbolaria.
- 1989 –
- Alex Morgan, estatubatuar futbolaria.
- Camila Ramírez, uruguaitar politikaria.
- 1990 –
- Aitana Mas i Mas, valentziar obra publikoetako ingeniaria, atleta eta politikaria.
- Margot Robbie, australiar aktorea.
- 1992 –
- Jānis Timma, letoniar saskibaloi jokalaria.
- Toufik-de-Planoise, frantziar anarkista antifaxista, sindikalista, eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1993 – Jairo Morillas, espainiar futbolaria.
- 1995 –
- Ruth B., kanadar pop abeslari eta kantautorea.
- Ryan Murphy, estatubatuar igerilaria, bizkar estiloan aditua.
- Jana Zinkevytx, medikua, Ukrainako parlamentuko kide paraplegikoa eta militar beteranoa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1681 – Arnauld François Maitie, zuberoar idazlea.
- 1928 – Henry Caro-Delvaille, lapurtar margolari eta dekoratzailea (j. 1876).
- 1975 - Aurora Gómez Urrutia, nafar politikaria, ekintzailea eta komunista (j. 1914).
- 1994 – Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea, Argentinan (j. 1900).
- 2007an, Al Kaidak burututako atentatuan:
- Magie Alvarez, ostalari eta bidaiari euskalduna (j. 1983).
- Mikel Essery, euskal irakasle eta bidaiaria (j. 1953).
- 2009 – Margarita Telleria, 104 urte eta hiru egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1905).
- 2015 – Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (j. 1964).
Mundua
aldatu- 936 – Henrike I.a Alemaniakoa, Saxoniako duke eta Germaniako erregea.
- 1215 – Myōan Eisai, japoniar maisu budista (j. 1141).
- 1298 – Adolfo Nassaukoa, germaniar enperadorea.
- 1490 – Isabel Villenakoa, XV. mendeko lekaime eta idazle valentziar protofeminista (j. c. 1430).
- 1504 – Eztebe III.a Moldaviakoa, Moldaviako voivoda edo printzea (j. 1433).
- 1566 – Nostradamus, frantziar profezia iragarlea (j. 1503).
- 1582 – Akechi Mitsuhide, japoniar samuraia (j. 1528).
- 1591 – Vincenzo Galilei, italiar musikagilea (j. 1520).
- 1621 – Thomas Harriot, ingeles astronomoa (j. 1560).
- 1699 – Hortense Mancini, Mazarin kardinalaren iloba, Karlos II.a Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregearen maitalea (j. 1646).
- 1715 – Hortensia von Moos, suitzar emakume jakintsua, emakumearen egoerari buruz egin zituen idatziengatik ospetsua (j. 1659).
- 1743 – Spencer Compton (Wilmingtongo I. kondea), Britainia Handiko lehen ministroa (j. c. 1674).
- 1778 – Jean-Jacques Rousseau, suitzar filosofoa (j. 1712).
- 1843 – Samuel Hahnemann, alemaniar medikua, homeopatiaren sortzailea (j. 1755).
- 1850 – Robert Peel, britainiar politikari eta estatista (j. 1788).
- 1895 – Mykhailo Drahomanov, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1841).
- 1915 – Porfirio Díaz, Mexikoko presidentea (j. 1830).
- 1916 – Mikhail Pomortsev, errusiar geografoa, meteorologoa, klimatologia, asmatzailea eta ingeniaria (j. 1851).
- 1926 – Émile Coué, frantziar psikologo eta farmazeutikoa (j. 1857).
- 1927 – Ruth Ogden, estatubatuar haur literaturako idazlea (j. 1853).
- 1932 – Manuel II.a Portugalgoa, Portugalgo erresumako azken erregea (j. 1889).
- 1937 – Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea, Ozeano Barean desagertu zen (j. 1897).
- 1947 – Nikolai Txebotariov, sobietar matematikaria (j. 1894).
- 1949 – Georgi Dimitrov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1882).
- 1961 – Ernest Hemingway, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1899).
- 1966 – Jan Brzechwa, poloniar poeta (j. 1898).
- 1970 – Jessie Street, bakearen eta giza eskubideen aldeko sufragista eta ekintzaile australiarra (j. 1889).
- 1973 – Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (j. 1916).
- 1977 – Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (j. 1899).
- 1980 – Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (j. 1897).
- 1981 – Mercedes Prendes, asturiar aktorea (j. 1903).
- 1989 –
- Andrei Andreievitx Gromyko, Sobiet Goreneko Presidiumeko presidentea (j. 1909).
- Franklin J. Schaffner, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1920).
- 1991 – Lee Remick, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- 1992 – Camarón de la Isla, espainiar flamenko-abeslaria, flamenko-abeslari handienetakoa (j. 1950).
- 1993 – Weary Dunlop, australiar errugbilari, kirurgialari eta gerra-presoa (j. 1907).
- 1995 – Krissy Taylor, estatubatuar modeloa (j. 1978).
- 1997 – James Stewart, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1998 – Sohrab Shahid-Saless, irandar zinema-zuzendaria (j. 1944).
- 1999 – Mario Puzo, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- 2002 – Ray Brown, estatubatuar jazzlaria (j. 1926).
- 2004 – Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko portugalgo olerkaririk handienetakoa (j. 1919).
- 2007 – Beverly Sills, estatubatuar sopranoa (j. 1929).
- 2010 –
- Beryl Bainbridge, ingeles idazlea (j. 1932).
- Laurent Terzieff, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1935).
- 2011 – Itamar Franco, Brasilgo presidentea (j. 1930).
- 2013 –
- Douglas Engelbart, estatubatuar asmatzailea, ordenagailuetako saguaren asmatzailea (j. 1925).
- Fawzia Fuad Egiptokoa, Egiptoko printzesa eta Irango erregina ezkontidea (j. 1921).
- 2014 – Paul Wild, suitzar astronomoa (j. 1925).
- 2015 –
- Job Lec'hvien, bretainierazko idazlea (j. 1919).
- Simeona Punsalan-Tapang, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (j. 1923).
- 2016 –
- Michael Cimino, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Michel Rocard, Frantziako lehen ministroa (j. 1930).
- Elie Wiesel, estatubatuar idazlea, 1986ko Bakearen Nobel Saria (j. 1928).
- 2017 – Marjorie Rice, estatubatuar matematikari amateurra, planoko lau teseladun pentagonal mota aurkitu zituelako ezaguna (j. 1923).
- 2019 – Lee Iacocca, estatubatuar enpresaburua (j. 1924).
- 2020 –
- Betsy Ancker-Johnson, estatubatuar plasma fisikaria (j. 1927).
- Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (j. 1926).
- 2022 –
- Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (j. 1925).
- Miguel Etchecolatz, argentinar polizia, genozida kondenatua eta errepresorea (j. 1929).
- Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (j. 1964).
- 2023 –
- Anna Maria Bietti Sestieri, italiar arkeologoa (j. 1942).
- Milan Milutinović, Serbiako presidentea (j. 1942).
- 2024 – Comunardo Niccolai, italiar futbolaria (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Uhinatz.
- Zumarraga – Santa Ixabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da Antioko baselizaren inguruan. Goizean ezpata dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian bazkari herrikoia egiten da inguruetan, gehinetan kuadrilan. Eta 8rak aldera herrira jaitsiera egiten da.
Kanpo estekak
aldatu