Samy Naceri
Samy Naceri, Saïd Naceri jaioa, (Paris, 1961eko uztailaren 2a) frantziar aktore bat da, Daniel Moralesen papera antzezteagatik ezaguna Taxi filmean. Bertan Marseillako taxilari batek poliziarekin dituen gorabeherak ikusten dira komedia eta akzioa nagusi direlarik.
Samy Naceri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Saïd Naceri, سعيد ناصري |
Jaiotza | Parisko 4. barrutia, 1961eko uztailaren 2a (63 urte) (63 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
|
Biografia
aldatuParisen jaio zen. Ama, Jacqueline, frantziarra zen eta aita, Djilali, Algeriakoa. 16 urterekin, Samyk ikasketak utzi zituen bere aitarekin lan egiteko. Bere gurasoak banandu ostean drogen munduan murgildu zen 18 urterekin.
20 urterekin, festa giroko gau batean aurpegian mozketa batzuk pairatu zituen bere Renault 5 Turbo autoko haizetakoarekin[1] eta geroztik marka hura dauka aurpegian. 1984an 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten lapurreta bategatik 4 bakarrik betetzen banketxe-lapur banda bateko gidaria zelako.
90. hamarkadan filmen munduan murgildu zen eta 1994an Luc Besson ezagutu zuen. 4 urte eta gero, Taxi filmeko Daniel Morales protagonistarena egin zuen. Lan honek ospea eman zion eta 8 milioi sarrera baino gehiago saldu zirenez zinema-aretoetan Taxi 2, Taxi 3 eta Taxi 4 filmak egin ziren.
Egun, Marie Guillard aktorearekin ezkonduta dago eta seme bat dauka, Julian, 1995ean jaioa.
Zinema
aldatu1980. hamarkada
aldatu- 1981 : Inspecteur la bavure, Claude Zidirena. Agerraldia
- 1989 : La Révolution française, Robert Enrico eta Richard T. Heffronrena
1990. hamarkada
aldatu- 1994 : Léon, Luc Bessonena (SWATeko kidea)
- 1994 : Nestor Burma (Le cinquième procédé atalean)
- 1994 : Frères, la roulette rouge, Olivier Dahanena
- 1995 : Coup de vice, Zak Fishmanena
- 1995 : Double Peine, Thomas Gilourena
- 1995 : Raï, Thomas Gilourena (Nordine)
- 1996 : Love in Paris, 'Anne Goursaudena
- 1996 : Maintenant ou jamais
- 1996 : Pourquoi partir, Bastien Duval eta Bernadette Lafontena
- 1996 : La Légende de Dede, Antonio Olivaresena
- 1997 : Malik le Maudit, Youcef Hamidirena
- 1997 : P.J. Rachiden paperean (1 denboraldiko 1 atalean)
- 1997 : Bouge!, Jérôme Cornuaurena
- 1997 : Autre chose à foutre qu'aimer, Carole Giacobbirena
- 1998 : Taxi, Gérard Pirèsena
- 1998 : Cantique de la racaille, Vincent Ravalecena
- 1998 : Mounir et Anita, Mabrouk el Mechriena
- 1998 : Ben txikia, Ismael Ferroukhirena
- 1999 : Un pur moment de rock'n'roll, Manuel Boursinhacena
- 1999 : Une pour toutes, Claude Lelouchena
2000ko hamarkada
aldatu- 2000 : Taxi 2, Gérard Krawczykena
- 2000 : Là-bas, mon pays, Alexandre Arcadyrena
- 2001 : Le Petit Poucet, Olivier Dahanena
- 2001 : Nid de guêpes, Florent-Emilio Sirirena
- 2001 : La Repentie, Laetitia Massonena
- 2001 : L'Aîné des Ferchaux, Bernard Storarena
- 2001 : Féroce, Gilles de Maistrerena
- 2002 : La Mentale, Manuel Boursinhacena
- 2002 : Concerto pour un violon, Gilles de Maistrerena
- 2002 : La Merveilleuse Odyssée de l'idiot toboggan, Vincent Ravalecena
- 2002 : Ido, Gilles de Maistrerena
- 2002 : Tapis volant, Youcef Hamidirena
- 2003 : Taxi 3, Gérard Krawczykena
- 2003 : Nemoren bila (Crush itsas-dortokaren ahots frantziarra), Andrew Stantonena
- 2004 : Bab el web, Merzak Allouacherena
- 2004 : Seconde Chance, Miguel Courtoisena
- 2006 : Indigenak, Rachid Boucharebena
- 2007 : Taxi 4, Gérard Krawczykena
- 2008 : Des poupées et des anges, Nora Hamdirena
2010eko hamarkada
aldatuProiektua :