Joanes Jatsu
Joanes Jatsu (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, ? – Bearno, 1515) nafar legelaria izan zen, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko buru.
Joanes Jatsu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Garazi, 1445 |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Xabier, 1515eko urriaren 16a (69/70 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Azpilkueta |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria, aristokrata, diplomazialaria eta politikaria |
Biografia
aldatuNafarroa Behereko agaramontar familia batean jaioa, gazte zela Boloniara joan zen ikastera. Bertako Unibertsitatean zuzenbidean doktoretza lortu zuen 1470ean.[1] 1476an Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko buru aukeratu zuten.[2] Gaztelako Erresumako armadak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, Erresumako kargurik garrantzitsuenetariko bat zen.
1494an, Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoa erreginen koroatzean parte hartu zuen, zina hartu baitzien Nafarroako Gorteetako ordezkari gisa.[3]
1498an Piarres Nafarroakoarekin batera, Nafarroako Erresumako enbaxadorea izan zen Aulki Santuan eta 1507an Frantziako Gortean.[4]
1512ko Nafarroako konkistan erreginen alde egin eta, Bearnora erbesteratu zen familiarekin batera. Xabierren zegoen familiako gaztelua 1517an Cisneros kardinalaren agindupean bota zuten.
Nafarroako errege-erreginen kronika idatzi zuen.[5]
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuBaztan ibarreko leinu batekoa zen Maria Azpilikueta ezkondu zuen. Xabierko gaztelua izan zuten etxe eta 1502an aita hil zitzaionean Azpilikuetako jaurerria.
Sei seme-alaba izan zituzten:
- Maria Jatsu Azpilikueta.
- Maddalen Jatsu Azpilikueta (1485 inguru - 1533), klaratar moja Gandian.
- Ana Jatsu Azpilikueta (1492- ?) 1513an gaztelua utzi eta Leireko jauna zen Diego Ezpeletakoa ezkondu zuen.
- Mikel Jatsu Azpilikueta (1495 inguru - 1542), Xabierko jauna, 1521ean Erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakeran parte hartu zuena.
- Joanes Jatsu Azpilikueta (1497 inguru - ?) anaia Mikel bezala, 1521ean Erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakeran parte hartu zuena.
- Frantzisko Jatsu Azpilikueta edo Frantzisko Xabierkoa (1506-1552), Eliza Katoliko Erromatarraren santua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Tamburri, Pascual. (1997). Juan de Jaso: estudios universitarios y posterior vinculación con Italia. Vianako printze erakundea ISSN 0032-8472..
- ↑ .
- ↑ www.noticiasdenavarra.com
- ↑ Fernández Martín, Luis. (1991). Un pleito palentino del doctor Juan de Jaso, padre de S. Francisco Javier. Tello Téllez de Meneses erakundea ISSN 0210-7317..
- ↑ Fidel Fitak azalduta