Urtarrilaren 23
data
Urtarrilaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hirugarren eguna da. 342 egun falta dira urtea amaitzeko, 343 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1980 – ETAk Alfredo Ramos Vazquez tabernaria bahitu eta hil zuen.
- 1995 – ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako zinegotzia hil zuen.
- 2008 – Hamar atxiloketa izan ziren Bizkaian eta Araban, polizia iturrien arabera kale borrokaren eta GRAPOren aurkako bi polizia operazio desberdinetan. Ondoren, gehienak espetxeratu zituzten.
- 2009 – Espainiako Poliziak Batasunakoak izatea leporatuz Ezker abertzaleko zortzi kide atxilotu zituen.
- 2017 –
- Iparraldeko Euskal Herri Elkargoak Baionako Herriko Etxean bilkura egin eta bozketa bidez lapurtar hiriburuko auzapeza zen Jean Rene Etxegarai lehenbiziko lehendakari hautatua zuen.
- Akizeko auzitegiak Jon Palais Bizi! mugimenduko kidea BNP Paribas 14 aulki hartzeagatik errugabetu zuen, ekintza baketsu horrekin banku horrek eta besteek ere zerga ihesa laguntzen dutela salatu nahi izan zuen.
Mundua
aldatu- 1256 – Gaztelako Alfontso X.a Jakitunak Hagurahin (gaur egungo Agurain) izeneko herrixkari udal forua eman eta Salvatierra izena jarri zion.
- 1516 – Fernando II.a Aragoikoa hiltzean, Joana Gaztelakoak Aragoiko Koroa jarauntsi zuen.
- 1556 – Txinako Shaanxiko lurrikarak 830.000 hildako eragin zituen. Historian zehar gizakiak ezagututako lurrikararik hilgarriena izan zen.
- 1579 – Herbehereetako zazpi probintzia protestantek Utrechteko Batasuna batasuna sinatu zuten. Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren jatorritzat hartzen da.
- 1870 – AEBetako armadak Marias ibaiko sarraskia eragin zuen. Piegan jatorrizko herriko 217 pertsona hil zituen Montanan. Hildako gehienak haurrak, emakumeak eta adinekoak ziren.
- 1910 – Lurrikara batek 5.000 hildakotik gora eragin zituen Irango Leristan lurraldean.
- 1918 – Benedikto XV.a Aita Santuak Nuno Alvares Pereira beatifikatu zuen.
- 1932 – Jesusen Lagundia desegin zuten Espainian, eta haren ondasunak desjabetu zituzten.
- 1939 – Espainiako bigarren errepublikako gobernuak gerra egoera adierazi zuen.
- 1942 – Ozeano Bareko frontean,Japoniarrek Bretainia Berriko Rabaulgo basea hartu zuten.
- 1950 – Israelgo parlamentuak Jerusalem izendatu zuen Israelgo hiriburu.
- 1961 – Bi bonba nuklear askatu zituen hegazkin batek nahigabe, AEBetako Ipar Karolinan, Goldsboro gainean.
- 1979 – Fronte Polisarioaren erasoak Saharan armada marokoarreko 800 hildako eragin zituen.
- 2013 – Kataluniako Parlamentuak Kataluniako herria "subjektu politiko eta juridiko subirano" gisa definitzen duen aldarrikapen subiranista bat onartu zuen, aldeko 85 bozka, 2 abstentzio eta aurkako 41 bozkekin.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2008 – Eyak hizkuntzaren azkenengo hiztuna hil zen Alaskan, Marie Smith Jones, 93 urterekin; hizkuntza desagertuz.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1896 – Wilhelm Röntgenek X izpiak aurkitu zituen.
- 1960 – Jacques Piccard fisikari suitzarra 10.970 metroko sakonerara iritsi zen Marianetako itsas hobian, batisfera batean sartuta.
- 1971 – Oscar 5 satelite orbitala jaurtiki zuten.
- 1975 – Lehen aldiz asteroide baten tamaina neurtu zuten (Eros).
- 1989 – Estatu Batuetan lehen aldiz baimendu zuten geneen transplantea minbizia tratatzeko.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1921 – Deportivo Alaves futbol taldea sortu zuten Gasteizen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1893 – Fructuoso Orduna, euskal eskultorea (h. 1973).
- 1908 – Raimundo Lanas, nafar jota abeslaria (h. 1939).
- 1921 – Josefa Molera, nafar zientzialaria eta kimikaria (h. 2011).
- 1928 – Antonio Zavala, euskal idazlea, euskaltzaina eta euskal herri-literaturaren ikerlari eta editorea (h. 2009).
- 1941 – Francisco San Martín, nafar mahastizain eta politikaria.
- 1948 – José Luis Marcos Merino, bizkaitar sindikalista eta politikaria, Tariego de Cerraton.
- 1951 – Mikel Buesa, bizkaitar ekonomialari eta aktibista.
- 1960 – Xabier Sarasola, gipuzkoar musikaria.
- 1963 – Maddalen Iriarte, donostiar kazetaria, telebista aurkezlea eta politikaria.
- 1969 – Pedro Matxon, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 – José Manuel Mateo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 – Haritz Garde, gipuzkoar bateria-jotzailea.
- 1980 – Unai Expósito, Exposito, bizkaitar futbolari ohia.
- 1985 – Arnaud Hegi, lapurtar errugbilaria.
- 1986 – Hodei Mendinueta, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 – Ander Larrea, bizkaitar futbolaria.
- 1992 – Leyre Fernández, nafar futbolaria.
- 1993 – Erik Polanco, gipuzkoar futbolaria.
- 1996 –
- Marcos Jimeno, bizkaitar futbolaria.
- Alex Santamaría, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1350 – Vicente Ferrer (santua), domingotar fraidea (h. 1419).
- 1688 – Ulrika Eleonor Suediakoa, Suediako erregina (h. 1741).
- 1767 – Jean-Lambert Tallien, frantziar politikaria eta kazetaria (h. 1820).
- 1783 – Stendhal, frantziar idazlea (h. 1842).
- 1813 – Camilla Collett, norvegiar eleberrigile feminista (h. 1895).
- 1820 – Alexander Serov, errusiar musikagilea (h. 1871).
- 1826 – Saigō Takamori, japoniar militarra (h. 1877).
- 1832 – Edouard Manet, frantziar margolaria (h. 1883).
- 1855 – John Browning, estatubatuar arma diseinatzailea (h. 1926).
- 1857 – Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (h. 1936).
- 1859 – Katharine Tynan, irlandar poeta eta idazlea (h. 1931).
- 1862 –
- Prosper Boissonnade, frantziar historialaria eta unibertsitateko irakaslea (h. 1935).
- David Hilbert, alemaniar matematikaria (h. 1943).
- 1870 – William G. Morgan, boleibolaren asmatzailea.
- 1872 –
- Paul Langevin, frantziar fisikari eta politikaria (h. 1946).
- Jože Plečnik, esloveniar arkitektoa (h. 1957).
- 1876 – Otto Diels, alemaniar biokimikaria, 1950eko Kimikako Nobel Saria (h. 1954).
- 1878 – Oton Župančič, esloveniar poeta eta itzultzailea (h. 1949).
- 1890 – Ernest Poole, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1950).
- 1891 – Abram Samoilovitx Besikovitx, errusiar matematikaria (h. 1970).
- 1893 – Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (h. 1976).
- 1894 – Jaume Font, kataluniar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua (h. 1963).
- 1896 – Karlota Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa (h. 1985).
- 1897 – Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (h. 1945).
- 1898 – Randolph Scott, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- 1905 – Max Favalelli, frantziar kazetari, hitz gurutzatuen sortzaile eta telebista aurkezlea (h. 1989).
- 1907 –
- Dan Duryea, estatubatuar aktorea (h. 1968).
- Concha Lagos, espainiar editorea eta idazlea (h. 2007).
- Hideki Yukawa, japoniar fisikaria, 1949ko Fisikako Nobel Saria (h. 1981).
- 1909 –
- Tatiana Proskouriakoff, estatubatuar epigrafista, arkeologoa eta etnologoa, maien zibilizazioan espezializatua (h. 1985).
- Édith Thomas, frantziar nobelagile, artxibozain, historialari eta kazetaria (h. 1970).
- 1910 – Django Reinhardt, belgikar jazz-gitarrista eta musikagilea, Europako jazz bakarlari ospetsuenetakoa (h. 1953).
- 1915 –
- Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista (h. 2003).
- W. Arthur Lewis, santaluziar ekonomialaria, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- 1916 – Isaura Bruno, brasildar aktorea (h. 1977).
- 1918 –
- Genoveva Dawson, argentinar botanikari, kontserbatzaile, irakasle eta esploratzailea (h. 2012).
- Gertrude Belle Elion, estatubatuar biokimikari eta farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1999).
- 1920 –
- Gottfried Boehm, alemaniar arkitektoa (h. 2021).
- Walter Frederick Morrison, estatubatuar asmatzailea, frisbeearen asmatzailea (h. 2010).
- 1921 – Marija Gimbutas, Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu zituen lituaniar-estatubatuar arkeologoa (h. 1994).
- 1928 – Jeanne Moreau, frantziar aktore, zuzendari eta abeslaria (h. 2017).
- 1929 – John Polanyi, alemaniar-kanadar kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel Saria.
- 1930 –
- Tatiana Savitxeva, Bigarren Mundu Gerran Leningradeko setioan egunerokoa idatzi zuen sobietar nerabea (h. 1944).
- Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (h. 2017).
- 1933 – Bill Hayden, Australiako 21. gobernadore orokorra (h. 2023).
- 1935 – Pierre Lacroix, frantziar errugbilaria (h. 2019).
- 1938 –
- Georg Baselitz, alemaniar margolaria.
- Theo-Ben Gurirab, Namibiako lehen ministroa (h. 2018).
- 1940 – Jorge Albistur, euskal arbasodun uruguaiar idazlea, irakaslea eta literatura kritikoa (h. 2019).
- 1942 – Punsalmaagiyn Ochirbat, lehendabiziko Mongoliako presidentea.
- 1943 –
- Solomon Mamaloni, Salomon Uharteetako lehen ministroa (h. 2000).
- Miguel Ángel Revilla, Kantabriako presidentea.
- 1944 –
- Sergei Belov, sobietar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea, historiako hoberenetakotzat hartua (h. 2013).
- Rutger Hauer, herbeheretar telebista eta zinemako aktorea (h. 2019).
- 1946 – Arnoldo Alemán, Nikaraguako presidente ohia.
- 1947 – Megawati Sukarnoputri, Indonesiako presidente ohia.
- 1948 – Eloína Linares, kantabriar ekintzailea
- 1950 –
- Richard Dean Anderson, estatubatuar aktorea, MacGyver eta Stargate SG-1 telesailetan egindako lanagatik ospetsua.
- Rosa Devés, txiletar biokimikaria, akademikoa eta hezitzailea.
- Nijolė Miliauskaitė, lituaniar poeta (h. 2002).
- Luis Alberto Spinetta, argentinar rock musikagile, abeslari, gitarrista eta poeta (h. 2012).
- 1952 – Françoise Vergès, frantziar politologo eta ekintzaile feminista eta dekolonialista.
- 1956 – Kazumi Tsubota, japoniar futbolari ohia.
- 1957 – Karolina Monakokoa, Monakoko printzesa.
- 1960 – Rob Garrison, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1961 – Fausto Gresini, italiar motoziklista (h. 2021).
- 1962 – Elvira Lindo, espainiar idazlea.
- 1963 – Elisa Loncón, maputxe unibertsitate-irakaslea, hizkuntzalaria eta amerindiar herrien aldeko ekintzailea.
- 1964 – Mariska Hargitay, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta zuzendaria.
- 1965 – Gemma Escapa, bizkaitar abokatua, irakaslea eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoko dekanorde ohia.
- 1966 – Damien Hardman, australiar surflari ohia.
- 1967 –
- Robert Golob, Esloveniako lehen ministroa.
- Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (h. 2017).
- 1968 – Jason Sears, Rich kids on lsd taldeko abeslari originala (h. 2006).
- 1969 – Ariadna Gil, kataluniar aktorea.
- 1972 –
- Léa Drucker, frantziar aktorea.
- Natza Farré, kataluniar kazetari eta idazle feminista.
- 1974 – Tiffani Thiessen, estatubatuar aktorea.
- 1980 – Simphiwe Dana, hegoafrikar abeslaria, xhosa jatorrikoa.
- 1984 –
- Dragan Mrđa, serbiar futbolaria.
- Shinobu Ono, japoniar futbolari ohia.
- Arjen Robben, herbehereetar futbolari ohia.
- 1985 – Doutzen Kroes, frisiar modelo eta aktorea.
- 1986 – Marieke Nijkamp, herbeheretar idazlea.
- 1987 – Sandra Blázquez, espainiar aktorea.
- 1988 – Semiramis Gonzalez, arte garaikideko kudeatzaile, historialari, irakasle eta komisario asturiarra.
- 1989 –
- Sienna Grace, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohia.
- Yani Tseng, taiwandar golflaria.
- 1990 – Kevin Gourdon, frantziar errugbilaria.
- 1994 – Chan Vathanaka, kanbodiar futbolaria.
- 1998 –
- Wos, argentinar rapero eta freestylerra.
- XXXTentacion, estatubatuar abeslari, konpositore eta raperoa (h. 2018).
- 2002 – Joško Gvardiol, kroaziar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1809 – Simon Bernardo Zamakola, bizkaitar politikaria (j. 1759).
- 1868 – Pablo Gorosabel, gipuzkoar legegilea, historialaria eta politikaria (j. 1803).
- 1939 – Ángel Elizalde, nafar abokatu karlista, Sevillan (j. 1912).
- 1949 – Jose Eizagirre Aiestaran, euskal idazlea (j. 1881).
- 1983 – Donato Errasti, gipuzkoar mugalari eta kontrabandista, Comète sarearen salataria Bigarren Mundu Gerran (j. 1910).
- 1989 – Félix Alfaro Fournier, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1895).
- 1995 – Gregorio Ordoñez, Donostiako Alderdi Popularreko zinegotzia, ETAk eraila (j. 1958).
- 1996 – Mercedes Lorenzo, Arrikibarreko zoroa, bilbotar emakume ezaguna (j. 1915).
- 2016 – Sofia Gandarias, euskal margolaria, Madrilen (j. 1957).
Mundua
aldatu- 667 – Ildefonso Toledokoa, Espainiar prelatua (j. 607).
- 1002 – Oton III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 980).
- 1199 – Abu Yusuf Yaqub al-Mansur, almohadeen hirugarren kalifa (j. c. 1160).
- 1252 – Zabel Armeniakoa, Zilizia armeniarreko erregina.
- 1516 – Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa (j. 1452).
- 1622 – William Baffin, ingeles itsasgizon eta esploratzailea.
- 1648 – Francisco de Rojas Zorrilla, espainiar dramagilea (j. 1607).
- 1744 – Giambattista Vico, italiar filosofoa (j. 1668).
- 1773 – Manuel Pinto da Fonseca, Maltako Ordenako 68. Printze eta Maisu Handia (j. 1681).
- 1803 – Arthur Guinness, irlandar garagardogilea (j. 1725).
- 1806 – William Pitt Gaztea, ingeles politikaria (j. 1759).
- 1808 – John Ingleby, galestar margolaria eta miniaturista (j. 1749).
- 1810 –
- John Hoppner, ingeles margolaria (h. 1758).
- Johann Wilhelm Ritter, alemaniar fisikaria (j. 1776).
- 1837 – John Field, irlandar musikaria eta piano-jotzailea (j. 1782).
- 1843 – Friedrich de la Motte Fouqué, alemaniar Erromantizismoaren idazlea (j. 1777).
- 1866 – Thomas Love Peacock, ingeles idazlea (j. 1785).
- 1875 – Charles Kingsley, briatainiar idazlea (j. 1819).
- 1883 – Gustave Doré, frantziar marrazkigilea (j. 1832).
- 1889 – Alexandre Cabanel, frantziar margolari akademizista (j. 1823).
- 1893 – José Zorrilla, espainiar antzerkigilea (j. 1817).
- 1917 – Jesko von Puttkamer, alemaniar kolonialeko buruzagi militarra eta bederatzi aldiz Kamerungo gobernadorea (j. 1855).
- 1918 – Vasili Txernetzov, Kosakoen errusiar ofiziala (j. 1890).
- 1922 – Arthur Nikisch, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1855).
- 1926 – Désiré-Joseph Mercier, belgikar kardinala (j. 1851).
- 1928 – María Guerrero, espainiar aktore eta enpresaburua (j. 1867).
- 1931 – Anna Pavlova, errusiar ballet-dantzaria (j. 1881).
- 1939 – Matthias Sindelar, austriar futbolaria (j. 1903).
- 1940 – Giuseppe Motta, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1871).
- 1944 – Edvard Munch, norvegiar margolari eta grabatzailea (j. 1863).
- 1946 – Helene Schjerfbeck, finlandiar margolaria (j. 1862).
- 1947 – Pierre Bonnard, frantziar margolaria (j. 1867).
- 1956 – Alexander Korda, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1893).
- 1959 – Carmen de Gurtubay, euskal jatorriko espainiar noblea (j. 1910).
- 1975 – Assumpció Casals, kataluniar aktorea (j. 1896).
- 1976 – Paul Robeson, estatubatuar abeslari, antzezle eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1898).
- 1980 – Teresita Zazá, varietés munduko kantaria, lehen aldiz Alirón kanta interpretatu zuena (j. 1893).
- 1981 – Samuel Barber, estatubatuar konpositorea (j. 1910).
- 1982 – Maria Archer, portugaldar idazlea (j. 1899).
- 1986 –
- Joseph Beuys, alemaniar artista (j. 1921).
- Willard Van Dyke, estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea (j. 1906).
- 1989 – Salvador Dalí, kataluniar margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea (j. 1904).
- 1990 –
- Allen Collins, estatubatuar gitarra-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1952).
- Ana María de Foronda, espainiar idazlea, itzultzailea eta kazetaria (j. 1910).
- 1991 – Northrop Frye, kanadar hezitzaile eta literatura-kritikaria (j. 1912).
- 1993 – Thomas Dorsey, estatubatuar kantaria, Gospel-kantari gisa ezaguna (j. 1899).
- 1998 –
- Hilla Limann, Ghanako presidentea (j. 1934).
- Victor Pasmore, ingeles margolaria (j. 1908).
- 1999 – Suceso Portales, extremadurar anarkofeminista, Mujeres Libres erakundean parte hartzeagatik nabarmendua (j. 1904).
- 2002 – Pierre Bourdieu, frantziar soziologoa, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat (j. 1930).
- 2004 – Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria (j. 1920).
- 2005 – Johnny Carson, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea (j. 1925).
- 2007 – Ryszard Kapuściński, poloniar kazetari eta saiakeragilea (j. 1932).
- 2008 – Jaume Sorribas, kataluniar aktorea (j. 1948).
- 2011 – Jack LaLanne, estatubatuar kulturista eta nutrizionista, Fitnessen aitabitxitzat hartua (j. 1914).
- 2013 – Józef Glemp, poloniar kardinala (j. 1929).
- 2014 – Riz Ortolani, italiar zinema musikagilea (j. 1926).
- 2015 –
- Abdullah Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1924).
- Pierre Tucoo-Chala, frantziar historialaria, Pirinioetako Erdi Aroko historian aditua (j. 1924).
- Max Verboeket, herbereetar artista grafiko, diseinatzaile industrial eta irakaslea (j. 1922).
- 2017 –
- Bimba Bosé, espainiar modelo, moda diseinatzaile, aktore, DJ eta abeslaria (j. 1975).
- Gertrudis de la Fuente, espainiar biokimikaria, farmazian doktorea eta Ikerkuntza Zientifikoen Goi Kontseiluan ikerkuntzako irakaslea (j. 1921).
- 2018 –
- Hugh Masekela, hegoafrikar jazz musikaria eta abeslaria (j. 1939).
- Nicanor Parra, txiletar poeta, matematikari eta fisikaria (j. 1914).
- 2019 –
- Jonas Mekas, lituaniar-estatubatuar zinemagile, poeta eta artista (j. 1922).
- Erik Olin Wright, estatubatuar soziologoa, marxismo analitikoaren ordezkari nagusietakoa (j. 1947).
- 2020 –
- Frederick Ballantyne, Saint Vincent eta Grenadinetako gobernadore orokorra (j. 1936).
- Alfred Körner, austriar futbolaria (j. 1926).
- 2021 –
- Mercedes Ateca, espainiar txirrindularia (j. 1945).
- Hal Holbrook, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Larry King, estatubatuar telebista-aurkezle, irrati-aurkezle eta bozeramalea (j. 1933).
- Song Yoo-jung, hegokorear aktorea eta modeloa (j. 1994).
- 2022 –
- Jean-Claude Mézières, frantziar komikigile eta marrazkilaria (j. 1938).
- Thierry Mugler, frantziar moda-diseinatzailea (j. 1948).
- 2023 – Álvaro Colom, Guatemalako presidentea (j. 1951).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Izani eta Oneka.
Kanpo estekak
aldatu