Julio Goien
Julio Goien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beire, 1941eko irailaren 4a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | San Rafael (en) , 1999ko azaroaren 7a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta espeleologoa |
Julio Goien Aguado (Beire, Nafarroa Garaia, 1941eko irailaren 4a - San Rafael, Mendoza, 1999ko azaroaren 7a)[1] Argentinako espeleologiaren aitzindarietako bat izan zen.
Bizitza pertsonala
Erlijio mormoikoa, espeleologiaz gain historia, arkeologia, opera, eta ufologia arloak landu zituen.[2][3]
1960ko hamarkadan Buenos Aireseko Liburutegi Nazionalean aritzen zen, Euskal Herriko historia ikertzeko. Han Florencio de Basalduaren lanak ezagutu zituen, eta bere kontinenteen arteko migrazioei buruzko lanak interesatu zitzaizkion bereziki; mormoien teoriekin bat zetozenak (haien aintzindariak Ameriketara heldu zirenekoak). Han Juan Móricz hungariar-argentinarra ezagutu zuen, eta honek Ekuadorrera planeatzen ari zen espedizio antropologikoarendako babes bila hasi zen.[4]
1980ko hamarkadan Euskal Herriari buruzko ikerketan sakondu zuen.[1] 1978-80 artean[5] La Baskonia aldizkari argentinar historikoa berrargitaratu zuen,[6] eta hogei urtez Florencio Constantino tenore bizkaitar-argentinarraren biografia bildu zuen, hari buruzko liburua argitaratuz.[7]
Espeleologia
Moriczekin Ekuadorreko Los Tayos kobazulora eginiko espedizioetan parte hartu zuen: besteak beste, 1968an hango "Ganbera Sekretuak" ezagutu zituen, eta 1976an espedizio ekuatoriar-britainiar handian (ehundaka zientzialari eta militar) parte hartuko zuen,[4] kobazulora beste lau lagunekin (haietako bat Neil Armstrong) sartuta.[8] Julio Goienek paper garrantzitsua jokatu zuen Los Tayos kobaren esplorazioan, non Juan Móriczek kobazuloan aintzinako zibilizazio baten aztarnaren aurkikuntza polemikoa aldarrikatu zuen.[2]
1970ean Centro Argentino de Espeleologiaren sortzaileetako bat izan zen, 1981ean izaera ofiziala hartu zuena, eta hil arte zuzendu zuena.[1] Hor espeleologiaren dibulgazioa landu zuen.[9] Ekuador, Kolonbia eta Peruko oihanetan esplorazioan aritu zen.[10] Llullaillaco sumendira zenbait espedizio zuzendu zituen altuera handian aztarnategi inka bat aurkituz.[8] Guztira 500 kobazulotik gora ikertu zituen, eta Argentinako Gendarmeria Nazionalaren eta Nazio Batuen Erakundearen aholkularia izan zen arlo horretan.[11]
Heriotza ostekoak
1999an trafiko istripuz hil zen, beste lau lagunekin batera Tunuyán eskualdeko kobazuloetara eginiko espedizio geologiko batean zihoala.[11]
2006 urtean "Lírico y profundo" liburua argitaratu zen, Julio Goienen bizitzari buruz.[12]
Erreferentziak
- ↑ a b c «Remembranzas» caespeleo.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ a b Subterránea, Crónica. (2013-05-15). «Crónica Subterránea: Julio Goyén Aguado - Heredero del Secreto de Juan Moricz - Guillermo Aguirre - Entrevista Exclusiva» Crónica Subterránea (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ «Turismo Entre Ríos» www.entrerios.tur.ar (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ a b LLORET i PRIETO, Jordi. 1990. "Espeleólogos españoles en el mundo (1925-1989)". Boletín del Museo Andaluz de la Espeleología 5:7-32. Museo Andaluz de la Espeleología, Granada.
- ↑ «LA BASKONIA - Buenos Aires» urazandi.euskaletxeak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ «El arte y la construcción de una identidad vasca. El caso de la revista “La Baskonia” (1921-1943) (II / II) - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Florencio ConstantinoUn tenor en Bragado» www.lanacion.com.ar 1998-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alej, Horacio; dice, ro Sánchez. (2013-06-19). «ENTREVISTA A GUILLERMO AGUIRRE: OTRA VOZ PARA EL ENIGMA DE LA CAVERNA DE LOS TAYOS» AL FILO DE LA REALIDAD .com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ «EL MUNDO SUBTERRANEO» cae.ar.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GOYEN AGUADO, Julio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Murió Julio Goyén Aguado» www.lanacion.com.ar 1999-11-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Ingelesez) «Lirico y Profundo-Vida de Julio Goyen Aguado-La Verdadera Historia de La Cueva de Los Tayos-Guillermo Aguirre | La Iglesia de Jesucristo de los Santos de los Últimos Días | Agitación» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).