Edukira joan

1906ko meatzarien greba Bizkaian

Wikipedia, Entziklopedia askea
1906ko meatzarien greba Bizkaian
Motagreba
Data1906ko abuztua
KokalekuBizkaia
HerrialdeaBorboien berrezarkuntza

1906ko meatzarien greba Bizkaian egin zen greba biolento bat izan zen. Sozialistek deitutako mugimendua izan zen, lanaldiaren murrizketa eta aparteko orduen ordainketa eskatzeko. Langileen porrotarekin amaitu zen. Nolabait 1903ko grebaren arrakasta lortu nahi izan zuten baina emaitzak ez ziren onak izan.

1906ko abuztuaren 22an istilu larriak izan ziren Bilbon. Esaterako, arratsaldean, manifestari talde handi batek zezenplazara joan zen zezenak askatzeko asmoz; helburua hirian izua zabaltzea zen.

Agintariek setio egoera ezarri zuten. Greban lau hildako izan ziren Setaresen (Kantabrian) eta bi zauritu larri Ortuellan. Durangon trenbidea dinamitatu zuten.

Greba komisioan Pedro Vega, José Pérez (1903ko greban protagonista izan zena) eta Andrés Fustel zeuden. Batzorde horrek Itsas Ministroarekin eta Zappino eta López Domínguez jeneralekin negoziatzen saiatu ziren.[1]

Grebaren planteamendua desegokia zela eta lortzen ari ziren emaitzak eskasak zirela iritzita, deitzaileek lanera itzultzeko gomendioa eman zutenean amaitu zen protesta.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]