A Room with a View
A Room with a View (euskaraz: «Ikuspegidun Gela») amodiozko film dramatikoa da, James Ivory britainiar zinemagileak 1986an zuzendutakoa. Edward Morgan Forster ingeles idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Maggie Smith, Denholm Elliott, Helena Bonham Carter, Julian Sands, Simon Callow, Judi Dench, Patrick Godfrey, Fabia Drake, Joan Henley, Amanda Walker, Daniel Day-Lewis, Maria Britneva, Rosemary Leach, Rupert Graves, Peter Cellier eta Mia Fothergill izan ziren aktore nagusiak.
Zortzi Oscar sarietarako izendapenak jaso eta hiru irabazi zituen: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ruth Prawer Jhabvala), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Gianni Quaranta, Brian Ackland-Snow, Brian Savegar eta Elio Altamura) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Jenny Beavan eta John Bright).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900ko hamarkada. Lucy Honey Church (Helena Bonham Carter), Florentzia hirira Charlotte Bartle (Maggie Smith) lehengusu eta konpainiako anderearekin batera bidaiatu duen familia oneko ingeles neska gazte bat da. Biak ostatu hartu duten hotelean Emerson (Denholm Elliott) jaun xelebrea eta haren semea den George (Julian Sands) ezagutuko dituzte, hauek jatorki bi neskeei beren gelak utzi eta hiriko ikuspegi bikainez goza dezaten ahalbideratuko diete. Azkenean, Lucy eta George maitemintzen amaituko dute, baina Charlottek bien arteko harremana gauzatu dadin ekidingo du. Lucy Ingalaterrara itzuli eta Cecil Vyse (Daniel Day-Lewis) izeneko gizon batekin ezkontzeko hitzemango da. Halere, George ere Ingalaterrara itzultzean egoera aldatu eta Lucyrengan harekiko iraganeko erakarpena berpiztuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helena Bonham Carter: Lucy Honeychurch
- Julian Sands: George Emerson
- Maggie Smith: Charlotte Bartlett
- Denholm Elliott: Emerson jauna
- Daniel Day-Lewis: Cecil Vyse
- Simon Callow: Beebe erreberendo jauna
- Rosemary Leach: Honeychurch andrea, Lucyren ama
- Rupert Graves: Freddy Honeychurch, Lucyren anaia
- Patrick Godfrey: Eager erreberendo jauna
- Judi Dench: Eleanor Lavish, eleberrigilea
- Fabia Drake: Catharine Alan andrea
- oan Henley: Teresa Alan andrea
- Amanda Walker: Cockney andrea
- Maria Britneva: Vyse andrea, Cecilen ama
- Mia Fothergill: Minnie Beebe
- Peter Cellier: Sir Harry Otway, lurjabea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Room with a View filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1986ko filmak
- James Ivoryk zuzendutako filmak
- Ruth Prawer Jhabvalak idatzitako filmak
- Maggie Smithek antzeztutako filmak
- Helena Bonham Carterrek antzeztutako filmak
- Denholm Elliottek antzeztutako filmak
- Julian Sandsek antzeztutako filmak
- Daniel Day-Lewisek antzeztutako filmak
- Judi Denchek antzeztutako filmak
- Simon Callowek antzeztutako filmak
- Rupert Gravesek antzeztutako filmak
- Rosemary Leachek antzeztutako filmak
- Peter Cellierrek antzeztutako filmak
- Richard Robbinsek antzeztutako filmak
- Matyelok Gibbsek antzeztutako filmak
- Ismail Merchantek ekoitzitako filmak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Erresuma Batuko film dramatikoak
- Amodiozko drama filmak
- Hoteletan girotutako filmak
- Florentzian girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- 1900eko hamarkadan girotutako filmak
- Film independenteak