Abdulmezid I.a
Itxura
Abdulmezid I.a, Abdul Mejid I.a, Abd-ul-Mejid I.a edo Abd Al-Majid I.a Ghazi (otomandar turkieraz: عبد المجيد اول ‘Abdü’l-Mecīd-i evvel) (Istanbul, 1823ko apirilaren 23/25a – ibidem 1861eko ekainaren 25a) otomandar sultana izan zen.
Bere agintaldiak 1839tik 1861raino iraun zuen, Mahmut II.a ordezkatuz. Agintea lortu eta berehala, Gulhaneko Hatt-i Sharif edo eskutitza eman zuen, Tanzimat izeneko erreformak bultzatu zituena. Dolmabahçeko jauregia eraiki zuen neobarroko estiloan.
1853an Krimeako Gerran sartu zen.