Adela Pankhurst
Adela Pankhurst | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lancashire (en) , 1885eko ekainaren 19a |
Herrialdea | Erresuma Batua Australia |
Heriotza | Sydney, 1961eko maiatzaren 23a (75 urte) |
Familia | |
Aita | Richard Pankhurst |
Ama | Emmeline Pankhurst |
Ezkontidea(k) | Tom Walsh (en) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchester High School for Girls (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragista, public figure (en) eta sufragettea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Independent Labour Party (en) Communist Party of Australia (en) Australia First Movement (en) |
Adela Constantia Mary Pankhurst Walsh, ezagunagoa Adela Pankhurst izenez (Manchester, Erresuma Batua, 1885eko ekainaren 19a – Sydney, Australia, 1961eko maiatzaren 23a) britainiar sufragista eta aktibista politikoa izan zen, Ingalaterran jaioa, baina Australiako herritartasunekoa. Australiako Alderdi Komunistaren eta Australiako Lehen Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adela Lancashiren (Ingalaterra) jaio zen, politikarekin estu lotutako familia batean: aita Richard Pankhurst sozialista eta Britainia Handiko Parlamenturako hautagaia izan zen, eta haren ama Emmeline Pankhurst, baita Sylvia eta Christabel ahizpak ere, mugimendu sufragista britainiarreko buru izan ziren.[2] Adelak Studley Hortculturales College andereñoen ikastetxean ikasi zuen, Warwickshire hirian eta Mánchesterko andereñoentzako eskolan. Adela gaztea zela sartu zen amak eta ahizpek sortutako emakumearen Batasun Politiko eta Sozialean.
Jazarpenagatik Australiara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia osoa bizitzen hasi zen jazarpenaren ondorioz, Adela Australiara joan zen 1914an.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran, Vida Goldstein sufragistak Melbourneko Emakumeen Bake-armadaren laguntzaile gisa errekrutatu zuen. Pankhurstek Put Up the Sword (Altxatu ezpata) liburua idatzi zuen. Gerraren aurkako panfleto ugariz gain, bilera publikoak egin zituen gerrarekin eta sufragismoarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko.[3] 1917ko abuztuan, Pankhurst atxilotu egin zuten Melbournen, elikagaien kostu handien aurkako ibilaldi batean.[4] Urte horretako irailean, Tom Walshekin ezkondu zen, eta harekin seme bat eta bost alaba izan zituen. 1920an, Australiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen. Handik urte batzuetara kanporatu zuten, ultraeskuindar ideologiarako joera hartu zuen eta.
Komunismoaz desilusionatuta amaitu zuen, eta 1927an Australiako Emakumeen Gremio izeneko mugimendu antikomunista sortu zuen.[5] 1941ean, Australia Lehen Mugimendua ultraeskuindarraren sortzaileetako bat izan zen, Alemania naziarekin eta bere ardatzarekin sinpatia handiak zituena. 1939anJaponiara joan zen. 1942an atxilotu egin zuten, Bigarren Mundu Gerran etsaien bandoarekin izandako sinpatiarengatik.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La sufragista pacifista, Adela Pankhurst (1885-1961). 2015-08-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- ↑ Bartley, p. 16; Liddington and Norris, p. 74.
- ↑ Sparrow, Jeff. (2015). «'Wayward suffragette' Adela Pankhurst and her remarkable Australian Life» The Guardian.
- ↑ Smart, Judith. (1986). «Feminists, food and the cost of living demonstrations in Melbourne August-September 1917» Labour History (50): 113-131. doi: ..
- ↑ Sparrow, Jeff. (2015). «'Wayward suffragette' Adela Pankhurst and her remarkable Australian Life» The Guardian.
- ↑ Verna Coleman. Adela Pankhurst: The Wayward Suffragette 1885-1961 Melbourne University Press, 1996