American Graffiti
American Graffiti 1973ko George Lucas estatubatuar zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. Richard Dreyfuss, Ron Howard, Paul Le Mat, Charles Martin Smith, Candy Clark, Mackenzie Phillips, Cindy Williams, Harrison Ford eta Wolfman Jack aktoreek antzeztu zuten.
Garai hartan zuzendari gazte ezezaguna zen eta gaur egun aski ezaguna den George Lucas zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilearen bigarren filma luzea da (lehena 1971ko THX 1138 filma izan zen), aktoreen artean handik lau urte eskaera zuzenduko zuen Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filma antzezteko hautatuko zuen Harrison Ford aktorea ere badagoelarik.
Filma Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean jazotako baby boom belaunaldian jaio eta 1960ko hamarkadaren hasierako nerabeak ziren gazteen eta beren bizimoduaren erretratua da, garai hartan girotutako askorentzako oinarri bilakatu zelarik, tartean Grease eta Nataly filmak. Ekonomikoki zinemaren historiako filma oparoenetakoa izan da, ekoizpenak 777.000 dolarretako aurrekontua izanik, 200 milioi dolarretako diru irabaziak sortu baitzituen.
1979an More American Graffiti izeneko jarraipena izan zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962ko uda, AEBak, Rock musika puri-purian dagoen garaia. Kaliforniako udalerri txiki batean Curt Henderson (Richard Dreyfuss), Terry Fields (Charles Martin Smith), Steve Bolander (Ron Howard) eta John Milner (Paul Le Mat) institutuko ikasleak lagun koadrila osatzen dute, unibertsitatea hasi aurretik, udako oporretako azken gaua garai hartako heuren autoetan (Cadillac, General Motors, Chevrolet, Buick, Pontiac, etab.) herriko kale nagusian zehar adiskideekin lasterketak burutuz eta nesketan eginez igaroko dute, tartean autoetako irratietan 1950eko hamarkadako Rock'n Roll mitikoa entzunez: The Platters, Chuck Berry, Fatus Dòmino, Buddy Holly, Bill Haley, The Beach Boys, etab.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Dreyfuss: Curt Henderson
- Ron Howard: Steve Bolander
- Paul Le Mat: John Milner
- Charles Martin Smith: Terry
- Cindy Williams: Laurie Henderson
- Candy Clark: Debbie Dunham
- Mackenzie Phillips: Carol
- Wolfman Jack: irratiko esatari eta animatzailea
- Bo Hopkins: Joe Young
- Manuel Padilla Jr.: Carlos
- Beau Gentry: Ants
- Harrison Ford: Bob Falfa
- Jim Bohan: Holstein ofiziala
- Jana Bellan: Budda
- Deby Celiz: Wendy
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Bestalde, bi Urrezko Globo Sari irabazi zituen, filma onena eta aktore hasiberri onenaren saria (Paul Le Mat).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- American Graffiti filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- 1973ko filmak
- George Lucasek zuzendutako filmak
- George Lucasek idatzitako filmak
- Gloria Katzek idatzitako filmak
- Willard Huyckek idatzitako filmak
- Candy Clarkek antzeztutako filmak
- Ron Howardek antzeztutako filmak
- Richard Dreyfussek antzeztutako filmak
- Cindy Williamsek antzeztutako filmak
- Mackenzie Phillipsek antzeztutako filmak
- Charles Martin Smithek antzeztutako filmak
- Paul Le Matek antzeztutako filmak
- Harrison Fordek antzeztutako filmak
- Suzanne Somersek antzeztutako filmak
- Bo Hopkinsek antzeztutako filmak
- Kathleen Quinlanek antzeztutako filmak
- Kay Lenzek antzeztutako filmak
- Joe Spanok antzeztutako filmak
- Susan Richardsonek antzeztutako filmak
- Del Closek antzeztutako filmak
- Francis Ford Coppolak ekoitzitako filmak
- Gary Kurtzek ekoitzitako filmak
- Lucasfilmek ekoitzitako filmak
- American Zoetropek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Autoei buruzko filmak
- Rockari buruzko filmak
- Nerabe filmak
- Hiri tribuei buruzko filmak
- Institutuetan girotutako filmak
- Umorezko filmak
- Drama-komedia filmak
- Kalifornian girotutako filmak
- 1962an girotutako filmak