Edukira joan

Ankhaf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ankhafen soingaina. Bostongo Arte Ederren Museoa.

Ankhaf Egiptoko IV. dinastiako faraoia izan zen Snefruren semea zen, Keopsen anaia txiki bat, eta chatya izan zen bere iloba Kefrenen erregealdian, Bere Maiestatearen lan guztiak gainbegiratuz, K. a. 2550 inguruan. Gizako Esfinge Handiaren eraikuntzaz arduratu zen.

Beretzako mastaba bat eraikiarazi zuen Gizan, G7510a, bere anaiaren piramidetik ekialdera dagoen nekropolian, ordokiko hilobirik handiena, piramideez gain. Bere hil kameran, idatzitako dioritazko txatalak eta bere busto bat aurkitu ziren, azken hau, Bostongo Arte Ederren Museoan kontserbatua dagoelarik. Irudi hau, kareharri polikromatuan egina, estilo errealistakoa da, ohiko kanonetik aldendu zen Egiptoko Antzinako Inperioko maisu batek egina.

Bere arreba Hetepheres II.aren hirugarren senarra izan zen, aurretik, Kauab eta Keopsekin ezkonduta egon zena, eta ez zaizkio seme-alabarik ezagutzen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ankhaf Aldatu lotura Wikidatan