Arnaldo Pomodoro
Arnaldo Pomodoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Morciano di Romagna, 1926ko ekainaren 23a (98 urte) |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Milan |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, arkitektoa, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Accademia di San Luca |
Genero artistikoa | Eskulturagintza |
arnaldopomodoro.it | |
Arnaldo Pomodoro (Morciano di Romagna, Romagna, 1926ko ekainaren 23a) italiar eskultorea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura eta agertoki-diseinuko ikasketak egin zituen, eta, ondoren, urregile hasi zen lanean. Lanbide hark bultzatuta zaletu zen eskulturarekin. 1954an, Milana joan zen, eta han egin zuen bere lehenengo erakusketa, hurrengo urtean. Pomodororen lehenengo eskulturetan nabarmena da informalismorako joera, baina aurreragokoetan arte konkretuari eta futurismoari heldu zien, eta futurismoko artistatzat jo izan da. Bere obrarik ezagunena, zalantzarik gabe, Koloniako Goi Mailako Hezkuntzako Kolegiorako egindako Grande Omaggio alla Civilitá Tecnologica eskultura da. 1963an, Sao Pauloko Biurteko Lehiaketako saria eskuratu zuen, eta, hurrengo urtean, 1964an, Veneziako Biurtekoan, Italiako eskulturaren saria eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnaldo Pomodoro |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.