Arravani
Arravani | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Grezia |
Sinonimoak | Arravani zaldia. Arravani ponia |
Arravani edo Arravani ponia Greziako bertako zaldi arraza bat da[1]. Arravani zaldia desagertzeko arrisku larrian dago, munduan 200-300 ale besterik ez baitira geratzen denera. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Arravani Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Ainosko zaldia, Pindoko ponia, Peneiako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Bosniako ponia daude.
Arravani poniak arraza konkretu bat baino, poni multzo ezberdinen izendapena da. Arravani poniak bereziki haurrak zaldiz ibiltzeko erabiltzen dira, baina baita helduen zela zalditzat ere, zeren ibiliran oso zaldi ziurra da. Nahiz eta gehienez 350 kiloko pisua izan, zaldi honek 100 kiloko laguna eraman dezake. Greziaz gain, arraza oso ezaguna da Alemanian.
Arrazaren jatorri eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arravani zaldi arrazaren jatorrian erromatar zaldien, Egiptoko arabiar zaldien, Medernen, Pindoko ponien zein Turkiako arabiar zaldien arteko gurutzaketak daude. Nahasketa hauetatik sortu zen arraza bat otzana eta oso egokia zaldiz ibiltzeko zein baserri lanetarako.
Arravani turkieraz zaldi hauen trosta mota adierazten du. Zaldi mota honen jatorria Grezian duela 3.500 urtetan koak dezakegu. Bere jatorria Kreta zein Arkadiako mendietan dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/arravani/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [Arravani ponia zela zalditzat. https://www.youtube.com/watch?v=riLWSzxiuYc]