Edukira joan

Barbituriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbituriko
Eponimoaazido barbituriko
Motapyrimidine (en) Itzuli
Erabilera
Roladevelopmental toxicant (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD001463

Barbiturkoak nerbio-sistemaren lasaigarri bezala jokatzen duten farmakoak dira, eta efektu desberdinak eragin dezakete, sedaziotik anestesiara bitartekoak. Barbiturikoak azido barbiturikoaren deribatuak dira.

Azido barbiturikoa lehenengo aldiz 1864ko abenduaren 4an sintetizatu zen, Adolf von Baeyer alemaniar kimikariaren eskutik. Azido hau lortzeko Adolf von Baeyerrek urea eta azido malonikoa (sagarren azidoaren eratorria) konbinatu zituen. Substantziaren izendapenaren inguruan istorio nahiko daude, baina ziurrena da von Baeyer eta bere lagunak taberna batera joatea, eta taberna horretan artilleroak Santa Barbara eguna ospatzen aritzea.

Azido barbiturikoa ez da farmakologikoki aktiboa, baina kimikariak azkar hasi ziren deribatuak sortzen beste erabilera batzuetarako, droga kasu. Azido barbiturikoari ez zitzaion aurkitu balio medikoko inongo substantziarik, hala ere, Emil Fischer eta Joseph von Mëring, Baeyerentzat lan egiten zuten bi kimikari alemaniarrek, barbital substantzia txakurrak loarazteko oso eraginkorra zela aurkitu zuten 1903an. Momentu horretan merkaturatu zuen Baeyerrek barbitala, Veronal izen komertzialarekin. Veronala barbituriko taldearen lehenengo loarazlea izan zen. Batzuk esaten dute farmakoa horrela deitzen dela Joseph von Mëringek dosi bat hartu zuelako tren batean eta Veronara ailegatzean esnatu zelako, baina beste anekdota batek esaten du izen hori duela Verona zelako Von Mëringek ezagutzen zuen hiririk lasaiena.

Fischer eta von Mëring beraien sorketari atxikiak hil ziren, eta gaindosiaren ondorioz izan zela pentsatzen da, gorputzak ez duelako toleratzen barbitala (Veronala), nahiz eta askotan kontsumitu.

Horregatik da barbitala hain arriskutsua, gorputzak ez duelako tolerantzia handitzen, beste drogekin ez bezala. Gainera, barbitalak drogomenpekotasuna sortzeko ahalmen handia du.

Barbiturikoen eraginak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epe laburreko eraginak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsietatea murrizten dute, odola presioa, arnasketa aparatua moteltzen dihoazte, bihotzaren taupadak ere, eta begietako mugitze mugimendu azkarra moteltzen dute, lo gaudenean gertatzen zaigun mugimendua(REM) . Honekin batera, mozkorreria edo drogak eragiten duten egoerak agertu ahal dira, hala nola ibili, hitz egin… Memoria gutxitzen dute eta emozionalki ez erosotasunak sortzen dira. Droga honen kantitatea handiegia bada, lokartzen du hartzailea, eta koma egoerara edota hiltzera hel daitezke.

Epe luzeko eraginak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbiturikoen arazorik larriena zera da, organismoak droga hauen aurkako tolerantzia sortzen du, horrela dosiak gero eta handiagoak izan behar dira , lehen aldiaren baino hamar aldiz handiagoak kasu batzuetan, efektuak lortu ahal izateko, horrela barbiturikoei dependentzia handia hartuz. Pertsona batek, barbiturikoen abstinentzia sufritzen duenean, antsietatea, insomnioa, konbultsioak eta aluzinazioak sor ditzakete. Horrela izanik beste sintomak epe luzean barbiturikoak hartuz izan daitezke, neke kronikoa, zorabioak, koordinazio eza, ikusmina galtzea, disfuntzio sexuala eta arnas aparatuaren kalte handiak.

Droga mota hauek arriskutsuak dira, beste droga batzuk ez bezala, ez dutelako gorputzaren tolerantzia handitzen. Beraz, arriskua gaindosia hartzeko orduan gertatzen da. Hori dela eta, gaindosiarengatik hiltzeko arriskua dago.

Barbiturikoen bereizgarri bat, gorputzeko gantzetan disolbatu egiten dela da. Beraz, gantz geruza igarotzeko gaitasuna du. Gantz horiek babesa ematen dute, eta gainditzen badira babes hori galdu egiten da. Barbiturikoak garunean dagoen gantza igarotzen duenean, garunak behar dituen sodio ioiak murrizten ditu, eta kloruro ioien kopurua handitu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]