Bernard Marie
Bernard Marie (Tolosa, Okzitania, 1918ko ekainaren 17a - Neuilly-sur-Seine, 2015eko otsailaren 10a) Okzitanian jaiotako politikari eta errugbi arbitroa izan zen. Bere bizitza publikoaren zatirik garrantzitsuena Biarritzen kokatu da.
Hiri lapurtar honetako auzapeza izateaz gain diputatua ere izan zen eta Michèle Alliot-Marieren aita da. Kirol arloan Bost Nazioen Txapelketako partida batean epaile lanak egin zituen frantses estatuko lehena izan zen.
Errugbi arbitroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospea eman zion partida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965eko martxoaren 27an Bost Nazioen Txapelketan Frantziako errugbi selekzioak eta Galesekoak partida zuten Colombesen[1] (Senako Gainak).
Emaitza 22-13 frantsesen aldekoa[2] izan bazen ere, partidan beste berri bat eman zen. Ron Gilliland arbitro irlandarra ordezkatzeko beharra egon zen; sei minutuko eztabaida baten ostean[3] Bernard Marie partidako "touche" epaileetako batek hartu zuen ardura hori. Zoritxarraren laguntzaz izanik ere, lehen aldia zen frantses estatuko batek txapelketa honetako arbitro lanak betetzen zituena. Epaile laguntzaile gisa 1958tik aritua zen.
Mariek aukera berri bat 1966an izan bazuen ere, urte luzeak pasako dira frantses estatuko beste arbitro batek txapelketako partida batean epaile lanak egin baino lehen.
Aritutako beste partida batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1960ko apirilaren 10: Ekialdeko Alemania 5 - Italia 11 (Hannover).
- 1960ko uztailaren 23: Argentina 3 - Frantzia 37 ("Ferrocarril Oeste", Buenos Aires).
- 1960ko abuztuaren 17: Argentina 6 - Frantzia 29 ("Ferrocarril Oeste", Buenos Aires).
- 1964: Gales – Fiji (Caerdydd, IRBko txapelketa).
- 1964ko maiatzaren 20: Txekoslovakia 3 - Errumania 14 (Budyšin).
- 1966ko otsailaren 12: Ingalaterra 6 - Irlanda 6 (Twickenham, Londres) (Bost Nazioen Txapelketa).
- 1961eko maiatzaren 28ko finala: Besièrs – Akize.
- 1965eko maiatzaren 23ko finala: Agen – Briva.
- 1959ko ekainaren 6ko finala: Akize – Paue.
- 1963ko ekainaren 8ko finala: Agen – Briva.
- 1967ko ekainaren 4ko finala: Lurda – Narbona.
Politikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errugbi munduak eman zion ospeak bultzatuta politika arlora pasatu zen eta denbora luzez Lapurdiko erreferente handienetakoa izan zen; askoz ere urrunago heldu den Michèleren kargu publikoekiko grina ulertzeko ezinbesteko faktorea izan dela ahaztu gabe.
Diputatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967 eta 1981 artean Pirinio Atlantikoetako 4. barrutia ordezkatu zuen Parlamentuan.
Kargu hau okupatzen bere aurrean Henri Grenet eta bere ostean Jean-Pierre Destrade egon ziren.
Biarrizko auzapeza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977 eta 1991 artean hiri lapurtarreko auzapeza izan zen, orohar RPR eta UDFren laguntzaz; 1989tik Michèle alaba izan zuen kontseilari.
Aldiz, 1991n aurretik gobernu-taldekide zituen batzuek osatutako zerrendak Didier Borotrari eman zioten alkatetza[4]. Gertaerak bere garrantzia du, Marietar eta Borotratarren artean Biarritz mailan zegoen ika-mika Ipar Euskal Herriko "zentro-eskuin" deritzon eremu politikoan zegoen banaketa islatzera pasatu baitzen[5].
Kondekorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orduan Errepublikako presidentea zen Jacques Chiracek Ohorezko Legioaren "Ofizial Handia" intsignia eman zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Paris ondoko herri honetako Stade Olympique Yves-du-Manoir Frantziako kirolaren gune gakoetakoa da; 1924ko Udako Olinpiar Jokoak, 1938ko Munduko Futbol Txapelketako finala eta errugbi nahiz futboleko selekzioetako hainbat partida hartu ditu.
- ↑ Hala ere, txapelketa Galesek irabazi zuen eta hau izan zen galdu zuen partida bakarra.
- ↑ Erreferentzia partidari; beste epaile laguntzailea galestarra zen.
- ↑ Borotraren garaipenaren berri L'Humanité-n.
- ↑ Mariek RPR ordezkatu zuen eta zurrumurru zabal baten arabera alkatetza alabari uzteko asmoa zuen; Borotraren zerrendak UDF-CDS etiketa erabili zuen eta PS zein Jakes Abeberri buru zuen abertzaleen zerrendaren laguntza izan zuen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Biarrizko zerrenda abertzaleen historia.
- 1918ko jaiotzak
- 2015eko heriotzak
- Errugbi arbitroak
- Biarritzeko auzapezak
- Lapurdiko politikariak
- Tolosarrak (Okzitania)
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Bigarren Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasunako politikariak
- Errepublikaren Aldeko Batasunako politikariak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 6. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 3. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 4. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 5. legegintzaldiko Parlamentuko kideak