Bulimia
Bulimia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | elikadura-nahasmendua polyphagia (en) |
Espezialitatea | Psikiatria |
Sintoma(k) | oka |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Fluoxetina, (RS)-fenfluramine (en) eta maprotiline (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F50.2 |
GNS-10 | F50.2 |
GNS-9 | 307.5307.5 eta 307.51 |
OMIM | 607499 |
DiseasesDB | 1770 |
MedlinePlus | 000341 |
eMedicine | 000341 |
MeSH | D052018 eta D002032 |
Disease Ontology ID | DOID:12129 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasuna 14-21 urte inguruan gertatzen da, batez ere emakumeengan, anorexia eta bulimia jasaten duten gizonen kopurua %10a izanik[1]. Gaixoak gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, gizarte presioen, etxeko lanen-eta aurrean. Ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz, oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte, baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost bat aldiz izaten dituzte betekadak eta okaldiak[2]. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren, oka egin edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela husteko eta jaten segitzeko[3]. Betekada bakoitzean, 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera irits daitezke.
Izena grezieratik dator: βουλῑμια, boulīmia, "aseezinezko gosea" (βους, bous, "idi" + λῑμος, līmos, "gose").
Sintoma fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pisuaren gorabeherak bost edo hamar kilogramo denbora gutxian.
- Irudi osasuntsua itxuraz, gaixotasuna antzematea.
- Eztarriko narritadura[2].
- Giharretako nekea eta mina.
- Aurpegiaren inflamazioa.
- Nesken kasuan, hilekoaren irregulartasuna[2].
- Lo eza.
- Gehiegizko izerdia esku eta oinetan.
- Buruko mina.
- Listu guruinak handitu eta esku gainak mintzen zaizkie[2].
- Hortzetako esmaltea hondatzen zaie[4]
Sintoma psikologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pisuarekiko gehiegizko kezka[2].
- Jaten gelditu eziniko sentsazioak.
- Barau egiten dute betekadak orekatzeko.
- Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak.
- Jatorduen ondoren, sarritan joaten dira komunera.
- Pisua maiz hartzen dute.
- Jatordutan urduritzen dira.
- Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira.
- Janaria objektu pertsonaletan ezkutatzen dute.
- Jakiak desagertzen dira sukaldean.
- Ziurtasunik eza, onespen beharra.
- Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkiez.
- Erraz antzematen diren umore aldaketak.
- Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, kontrol ezaren sentsazioa. Autokritika zorrotza[2].
- Gehiegizko kezka beren itxura fisikoari buruz[2]
- Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasunaren ondorio larriena heriotza da baina, hala ere, tratamendu luze batekin sendatzera irits daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Anorexia nerbiosoa eta bulimia nerbiosoa.» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (106): 8–15. 2006 ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
- ↑ a b c d e f g «Anorexia eta bulimia - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
- ↑ «Anorexia eta bulimiari aurre egiteko moduak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Altuna, Izaskun Diez. (2017). Ahoko patologia elikadura jokaera arazoak dituzten gaixoetan. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- zientzia.eus webguneko informazioa.
- Hik Hasi aldikariko artikulua, 2006/03/01.
- Ainhoa Echavarria ACABE – Bizkaiko Anorexiaren eta Bulimiaren Aurkako Elkarteko taldeko kidearekin elkarrizketa.
- (Gaztelaniaz): Nola jakin seme-alaba horrelako arazoa duen.
- (Frantsesez): Frantziako telefonoa gai hauetaz galdetzeko eta laguntza eskatzeko.
- (Frantsesez): Fédération Française Anorexie Boulimiearen webgunea (FFAB).