Edukira joan

Emakume bizardun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakume bizardunak bizarra izateagatik estigma handia pairatu izan duten emakumeak dira. Batzuetan munstro, beste batzuetan gaixo, bitxikeria bezala aurkeztu izan dira jendartearen barreak eta trufa bilatuz.

Emakume gutxi batzuk dute nahikoa ile bizarra izateko. Bizarraren hazkundea obulutegi polikistikoen sindromearen, androgeno gehiegi izatearen (hirtsutismo) edo hipertrikosi izeneko nahaste genetiko arraro baten ondorio izan daiteke.[1] Kasu batzuetan, herentzia genetikoaren ondorio izan daiteke ere.[2]

Hapshepsut bizarrarekin

Antzinaroko hainbat kulturetan emakume bizardunak ez ziren gutxiezten eta haien bizarra boterearen erakusle izan zitekeen ere, horren adibide dira Babiloniako Ishtar, Egiptoko Hapshepsut edota Zipren topatu zen Venus Barbata.[3][4]

Erromatar inperioan ordea, emakume bizardunak munstroekin eta zorigaitzekin lotu zituzten besteak beste, Giambattista Della Portak bere De humana physiognomonia izeneko obran.[3]

Bere aldetik, VIII. mendean Karolingioek Mariaren bertsio bizarduna zabaldu zuten.[5][6] XII. mendean, Giraldus Cambrensisek Topographia Hibernica idatzi zuen, non Irlandari buruzko pasarte batean emakume bizardun bati buruz aritzen da.[7] XIV. mendean Alemanian garatutako Santa Liberataren bertsioan bizarra ateratzen zaio behartutako ezkontza bat saihesteko.[8] Avilako Santa Paula Barbadaren mitoan ere birjina den neskato baten kontrako eraso sexual bat eragosteko bizarra ateratzen zaio mirariz.[9][10][11][12]

XVI. eta XVII. mendeko arte eta zientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magdalena Ventura, Josupe de Riberaren erretratua (1631)

XVI. eta XVII. mendeetan izen abizenak dituzten emakume bizardunen erretratuak ditugu. Izan ere, garai honetako errege-erreginen gorteetan ohikoa zen bitxiak egiten zitzaizkien pertsonak jasotzea haien entretenimendurako, besteak beste, nanismoa zutenak. Itsusiak edota arraroak egiten zitzaizkien pertsonaz inguratzeak haien dotorezia eta edertasuna nabarmentzen zituztela uste zuten. Bitxikeriz inguratzearen ohitura hau Habsburgo dinastiarekin lotzen da batez ere eta horren ondorio dira hurrengo pertsonen margolanak:[13] Antonietta Gonsalvus,[13] Helena Antonia, Brígida del Río, Peñarandako emakume bizarduna,[14] edota Magdalena Venturarena.[15][16] Azken bi hauek Pradoko Museoan daude.

Hainbat izan ziren haien literaturan emakume bizardunak txertatu zituzten idazleak, haien artean aipatzekoa da Miguel de Cervantesen On Kixote Mantxakoa non Trifaldiko kondesa bizarduna eta bere emakume bizardunen gortea agertzen diren.[17] Shakespearek ere aipatu zituen Macbethen.

Bizarra Humoreen teoriarekin, bero gehiegi zutelaren ustea, eta emakume hauen sexualitatearekin lotzen zen, moral haren arabera ohitura lizunak izaten zituztelako.[14][18] Garaiko hainbat zientzialarik Humoreen teoria hau aplikatu zuten emakume bizardunekin, Juan Huarte de San Juan adibide. Beste batzuk, Ambroise Paré adibide munstroekin parekatu zituzten.[17] Parék ustez bapatean bizarra ateratzen zitzaien emakumeen kasuak ikertu zituen María Garnier eta María Muñoz adibide, zeintzuk esfortzu handiko lanak egin eta gero (nekazaritza eta abeltzaintza) gizon bihurtu ziren.[19] Inkisizioak bere aldetik, sorginekin parekatu zituen.[20][21]

Harnaam Kaur, britaniar modelo eta aktibista.

XVIII. mendeko zientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1732an emakume bizardun baten autopsia egin zuten, Rosina Margarita Mullerin izan zen lehenengo emakume hori.[22] María José Galé ikerlariaren arabera, gertaera hau giltzarri bai izan zen eta ordutik aurrera emakume bizardunek haien emetasuna frogatu behar izan zuten.[23]

XIX. mendeko bitxikeria-ikuskizun eta zirkuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran emakume bizardunak zirku edota bitxikeria-ikuskizunetan erakusten ziren[24], horren adibide dira Bárbara Urselin,[13] Julia Pastrana,[25][26] Josephine Clofullia,[27] Krao Farini,[28] Jane Barnell, Annie Jones[29], Madame Devere[30] eta Alice Elizabeth Doherty, bi urterekin jada jendartean aurkeztu zuten bere gurasoek.[31] Zuriak ez ziren emakume bizardunen kasuan, Julia Pastrana adibide, haien gizatasuna ere zalantzan jartzen zen, Darwinek adibidez tximinoekin parekatu zituen, bere teoriaren adiera arrazistan.[22] Clémentine Delait[32] eta Jane Barnell[33] zirkutik ateratzea lortu zuten.

XX. eta XXI. mendeko emakume bizardunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun ere badira zirkuan edota arteetan jarduten duten emakume bizardunak[34], hauek ordea ikuspegi feminista batetik, edertasun eredua zalantzan jartzen saiatzen dira, horren adibide dira Jennifer Miller, Vivian Wheeler,[35][36] Annalisa Hackleman[37] edota Harnaam Kaur.[38]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Taylor, Sarah K. (18 de junio de 2009). «Congenital Hypertrichosis Lanuginosa» Emedicine (Medscape).
  2. Hamlin, Kimberly A.. (2011). «The "Case of a Bearded Woman": Hypertrichosis and the Construction of Gender in the Age of Darwin» American Quarterly 63 (4): 955–981.  doi:10.1353/aq.2011.0051. ISSN 1080-6490. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  3. a b (Gaztelaniaz) Muñoz, María del Mar Albero. «Mujeres barbudas en el arte: ¿pecadoras o santas?» elobrero.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  4. Raffetta, Pao. Varias barbas: una ar/chiva. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  5. (Ingelesez) Bynum, Caroline Walker. (1984-06-13). Jesus as Mother: Studies in the Spirituality of the High Middle Ages. University of California Press ISBN 978-0-520-05222-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  6. (Ingelesez) Neusner, Jacob. (1993). Androgynous Judaism: Masculine and Feminine in the Dual Torah. Mercer University Press ISBN 978-0-86554-428-4. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  7. (Ingelesez) Cambrensis, Giraldus. (2000). The Topography or Ireland. .
  8. (Ingelesez) Lacey, Hubert John. (1982). Anorexia nervosa and a beared female saint. .
  9. (Gaztelaniaz) «Santa Paula Barbarda | Ávila Turismo» Página Oficial de Turismo de Ávila (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  10. (Gaztelaniaz) Berzal, Enrique. (2020-08-26). «Salvada por su milagrosa barba» El Norte de Castilla (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  11. (Gaztelaniaz) «Santa Paula Barbada» Ayuntamiento de Cardeñosa (Ávila) 2020-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  12. (Gaztelaniaz) López, Luis. (1986-10-18). «La mujer barbuda de Ávila es una santa» Bizkaia - El Correo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  13. a b c «Seis mujeres barbudas que lucharon por su dignidad rompiendo cánones - GRUP DE DONES DE LA MARXA MUNDIAL VALÈNCIA» www.nodo50.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  14. a b «Brígida del Río, la barbuda de Peñaranda - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  15. (Gaztelaniaz) INVISIBLE, LA MITAD. (2016-09-29). «"La mujer barbuda", de José de Ribera» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  16. (Gaztelaniaz) La mujer barbuda. Fundación Casa Ducal de Medinacelli.
  17. a b (Gaztelaniaz) Glez, Montero. (2018-11-15). «El caso de la mujer barbuda» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  18. (Gaztelaniaz) «La barbuda de Peñaranda, entre mujer y hombre» abc 2015-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  19. (Gaztelaniaz) Bueno, Mar Rey. (2019-05-06). «El enigma de las mujeres barbudas» Cualia.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  20. (Gaztelaniaz) «El caso extremo de la mujer barbuda» El Correo 2008-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  21. (Gaztelaniaz) Santos, Por Alberto Gómez. (2021-01-20). Mujeres, brujas e Inquisición en la Edad Media. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  22. a b (Gaztelaniaz) Curia, Dolores. (2016-12-08). «Podar o poder» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  23. «Bizarra arma politiko bilakatzen denekoa» Nafarroako Hitza 2017-03-31 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  24. (Gaztelaniaz) EL SALVAJE INTERIOR Y LA MUJER BARBUDA |. 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  25. «Solving the Mystery of the Bearded Lady - ScienceNOW» web.archive.org 2012-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  26. «El misterio de la mujer barbuda | elmundo.es salud» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  27. (Ingelesez) Hartzman, Marc. (2006-09-21). American Sideshow. Penguin ISBN 978-1-4406-4991-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  28. «Krao Farini - Monstropedia» www.monstropedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  29. (Ingelesez) CandyGuy. (2008-07-30). «ANNIE JONES - The Bearded Lady» The Human Marvels (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  30. (Gaztelaniaz) Benito, Carlos. (2021-03-21). «Los cinco metros de Hans y otras barbas históricas» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  31. (Ingelesez) CandyGuy. (2011-10-03). «Alice Doherty - The Minnesota Woolly Girl» The Human Marvels (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  32. (Frantsesez) Algoud, Albert. (2018-09-18). «Clémentine Delait, le succès de la Femme à barbe» France Inter (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  33. (Ingelesez) Nast, Condé. (1940-07-27). «Lady Olga» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  34. admin. (2013-04-23). «Erakargarria sentitzen den emakume bizarduna» Gazteberri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  35. «Bearded Lady Vivian Wheeler Finds Her Son After 33 Years» web.archive.org 2012-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  36. (Ingelesez) 'Bearded lady': I'm not a mistake | CNN. 2012-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  37. (Gaztelaniaz) Curia, Dolores. (2016-12-08). «Podar o poder» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  38. «Harnaam Kaur on life as a bearded lady - BEARDSPO» web.archive.org 2018-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Kanpo esketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]