Errekuntza-ganbera
Errekuntza-ganbera | |
---|---|
ontzia, barrunbea eta Erreaktore kimikoa | |
Honen parte | combustion engine (en) |
Errekuntza-ganbera, errausketan, erregaiaren edo erregaitzat erabilitako hondakinen errekuntza-erreakzioa gertatzen den espazio itxia da.[1]
Aplikazio nagusiak hauek dira:
- Barne-errekuntzako motor alternatiboak
- Wankel motorra
- Gas-turbinak, adibidez, erreakzio-motorra
- Suziri motorra
Otto zikloko motor alternatibo batean (gasolina), errekuntza-ganbera pistoiaren goiko aldearen eta zilindroen kulataren edo estalkiaren arteko gerakina da, pistoia goiko itopuntuan dagoenean. Zuzeneko injekzioko Diesel ziklo batean (oil gasa), errekuntza-ganbera nagusia pistoiaren buruan mekanizatuta dago. Zeharkako injekziokoetan, errekuntza-aurreganbera bat edo turbulentzia-ganbera bat dago.[2]
Bolumen maximoaren eta minimoaren arteko erlazioari konpresio-erlazioa esaten zaio. Sinplifikatzeko, Otto zikloko motorretan horrela deitzen zaio kulatako espazioaren bolumenari.
Hainbat errekuntza-ganbera mota daude, adibidez, lau aldiko zikloa edo bi aldiko motorra den, edo diesel edo gasolina den.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
- ↑ Giacosa, Dante. Motores Endotérmicos. Hoepli.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |