Erresuma Batuko Lehen Ministro
Erresuma Batuko Lehen Ministro | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | PM | |
Mota | kargu publikoa | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Jarduera | ||
Honen parte | Erresuma Batuko gabinetea | |
Karguaren titularra | Keir Starmer | |
Historia | ||
Sorrera | 1721eko apirilaren 4a | |
webgune ofiziala |
Erresuma Batuko lehen ministroa Erresuma Batuko gobernuburua da. Lehen ministroak subiranoari aholku ematen dio errege prerrogatiben zati handi batean, Kabineteko burua da eta ministroak hautatzen ditu. Lehen ministro modernoek beren kargua Komunen Ganberaren konfiantza lortzeko gaitasunaren arabera betetzen dutenez, Parlamentuko kideak dira.
Lehen ministroaren kargua ez dago inongo estatutu edo agiri konstituzionaletan ezarrita, baizik eta errotu den konbentzio baten bidez bakarrik, zeinaren arabera erregeak Komunen Ganberaren konfiantza lortzeko aukera gehien duen pertsona izendatzen baitu lehen ministro[1]. Praktikan, Komunen artean aulki gehien dituen alderdi politikoaren burua da.
Lehen ministroa ex officio da Funtzio Publikoko ministro, segurtasun nazionalaren ministro eta Altxorreko Lehen Lord ere. 2019an Batasunerako ministro kargua sortu zen; Boris Johnson izan zen titulu hori lortu zuen lehen ministroa. Lehen ministroaren egoitza ofiziala eta bulegoa Downing Streeteko 10. zenbakia da, Londresen.
Keir Starmer lehen ministroa da 2024ko uztailaren 5az geroztik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Cabinet Manual» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).