Esfinter
Itxura
Esfinter zuntz biribileko giharra da, zulo baten inguruan eraztun gisa ezarrita dagoena eta zuloaren neurria (itxi eta ireki) aldarazten duena. Esfinter asko dago izaki bizien gorputzean. Horien artean ezagunak dira uzkian dagoena eta maskuriaren lepoan dagoena; azken horrek gernuaren irteera erregulatzen du.
Nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irisarena
- Epiglotisa
- Gastroesofagikoa
- Piloroa
- Balbula ileozekala
- Uzkiarena
- Maskuriarena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-9-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.