Espezie inbaditzaile
Espezie inbaditzailea (edo espezie exotiko inbaditzailea) jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deritzo. Hau da, espezie bat hona etorri eta bertan hazteko kapaz bada, naturalizatu egin dela diogu, baina behin bertako landare eta animalientzako kaltegarria baldin bada, inbaditzaile deitzen zaio[1].
Oro har, inbaditzaile biologikoak azkar hazi eta ugalketa-ziklo laburrak dituzten espezieak izaten dira. Aldi berean, ingurune askotan bizitzeko gaitasuna dute, habitatari ez baitiote bizi-baldintza zorrotzik eskatzen. Espezie inbaditzaileak erruz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetzeko arazo larria izateaz gain, konponbide zaila izaten dute.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie inbaditzaile mota asko daude:
- Onddoak,
- Algak,
- Landareak,
- Ornogabe ez-artropodoak,
- Artropodo ez-krustazeoak,
- Krustazeoak,
- Arrainak,
- Anfibioak,
- Narrastiak,
- Hegaztiak,
- Ugaztunak,
- ···
Esaterako:
Animalia inbaditzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia inbaditzaile asko daude gure inguruetan, esaterako:
Landare inbaditzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare inbaditzaile asko daude gure inguruetan, esaterako:
- Acacia dealbata (mimosa),
- Acacia mearnsii,
- Akazia hiruarantza,
- Akebia quinata,
- Alka-belar,
- Astigar zorrotz,
- Baccharis halimifolia,
- Barrabas-belar,
- Campylopus introflexus,
- Carpobrotus edulis,
- Eichhornia crassipes,
- Equisetum arvense,
- Eukalipto,
- Euonymus fortunei,
- Frantses milazka,
- Getozka,
- Guaiabondo,
- Imperata cylindrica,
- Indipikondo,
- Intsinis pinu,
- Itsas ezkai,
- Itsas pinu,
- Izar-plantain,
- Reynoutria japonica, (Japoniar piper-belarra),
- Kala (landarea),
- Kanabera (landarea),
- Kanforrondo,
- Lantana camara,
- Lirio hori,
- Mairu-belar,
- Marakuia,
- Margosa,
- Mimosa,
- Mingarratz txiki,
- Oenothera biennis,
- Olo gaizto,
- Opuntia,
- Otso-lahar,
- Panpa-lezka,
- Paradisuko melia,
- Paspalum vaginatum,
- Paulownia,
- Rubus fruticosus,
- Rubus ulmifolius,
- Sasiakazia,
- Sorgin-baratxuri,
- Tamariz,
- Tropaeolum majus,
- Txiribi,
- Zingira-nekosta,
- Zorne-belar,
- Zur beltzeko akazia...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Otamendi, Xabier. (2010-12-08). «Inbasioari aurre egin nahian» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka] Artikulua: Alien, benetako bertsioak
- Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka] Artikulua: Adi, hemen ditugu!
- Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka] Artikulua: Etxean uso, kanpoan otso
- (Gaztelaniaz) Ministerio para la transición ecológica. Catalogo de especies invasoras.